Sendabelarren taldea, Arbonan

Senda belar taldea 1

Senda belar taldea 2

2013ko otsailaren 7an, Arbonan, Iparraldeko 10 bat sendabelar ekoizle bildu ziren. Laborari guztiak ez oraino instalatuak izan arren elkarrizketa aberatsa izan zen. Jokin Zaldunbide-ren landetan izan ondoan, 2 lan taldetan banaturik hasi genituen EHKO Senda belarren araudiari buruzko gogoetak. Laster ikusi zen beste ekoizpenekiko desberdintasuna : orokorrean oraindik beren ekoizpenaren bidea egiten ari dira, esperientzian hartzen. Teknika mailan behar aunitz dute oraindik, zehaztasuna, esperientzia… Horregatik, esperientzia eta urruntasun eskasean sentitzen dira beren lana eta ekoizpen hau arautzen duten neurrien kritika egiteko.

Momentuz goiz bada ere, taldearen interes guneak aurkitu dira eta geroari begira EHKOlektiboak laguntzeko zer egin lezakeen aipatu da. Honela, besteak beste, eurek baino esperientzia luzeagoa duen bat bisitatzera joan nahiko lukete. Hegoaldetik nehor hurbildu ez zaigun arren sendabelarren lehen bilera hontara, galde honi erantzuten duen ekoizle baten bila gabiltza gure zerrendetan.

Advertisements

One comment

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s