11. topaketen KRONIKA: urratsez urrats agroekologiarantz

[EUS]  (Debajo en castellano/dessous en français)

Agroekologiak elikadura-sistema iraunkorra garatzea du helburu nagusi. Tokikotasunetik eta ekoizpen eredu ekologikotik abiatuta, baserritarren eta herritarren artean bidezko hartu-emanak bermatzea da bere xedea. Alegia, nekazariek beraien nekeari (hau da: lurra eta ingurumenaren zaintza, paisaiaren kudeaketa, elikagai osasuntsuen ekoizpena…) dagokion saria jasotzea; eta herritarrak ordaintzen duenari dagokion kalitatea eta onurak eskuratzea. Finean, mundu osoko bazterrak kutsatu, jendartea gaixotu, gatazka sozial larriak sortu eta elikaduraren inguruan espekulazioa bultzatu duen nekazaritza globalizatu-industrialari aurre egiten dio agroekologiak, alternatiba argia eta iraunkorra eskainiz.

TOPAKETA_5.jpg

Agroekologiaren aldeko taldeak mundu osoan zehar ugarituz doaz etengabe. Ekimen horietako bat dugu EHKOlektiboa, zazpi Lurraldeetako nekazari ekologikoak batzeaz gain, herritar soilak ere batzen dituen elkartea.

7 Euskal Herriak bat eginda elikadura burujabetzaren bidean

11.Topaketak_argazkia5.jpg

Iragan otsailaren 17an bere XI. Topaketak ospatu zituen EHKOk Ustaritzen (Lapurdi). Lurralde guztietatik bertaratu ziren 62 norbanako, euskara hutsean kolektiboak 2017an zehar izandako ibilbideaz jarduteko (apur batzuek gaztelerara edota frantsesera bat-bateko itzulpena behar izan bazuten ere), eta 2018rako erronkak finkatzeko. Hala, lapurteraz adierazi zen norbanakoek zertxobait gehiago eman beharko lioketela kolektiboari, EHKOren garapena azkartuko bada; bizkaieraz adierazi zen kide berriak batzeko beharra, kolektiboaren autonomia hobetu aldera. Gipuzkeraz ozenki entzun ahal izan zen lantalde sektorialetan egiten diren topaketak oso garrantzitsuak eta motibagarriak direla. Herritar-kontsumitzaile gehiago kolektibora batzearen garrantzia aho batez aipatu zuten bi kidek, nafarreraz eta arabako euskaraz. Bukaeran, xibereraz adierazi zen tankera honetako bilkurak sarriago egitearen beharra. Euskal Herriaren aniztasuna elikadura osasuntsua, anitza eta burujabea aldarrikatzen duen kolektibo batean bilduta.

Euskal Herrian ekoizpen agroekologikoak nolakoa izan beharko lukeen definitzeko sortu zuten EHKOlektiboa baserritar ekologikoek euskaldunek, 2009an. Bidean, nekazaritza ekologikoaren alde lan egiten duten elkarteak ere batu dira (Iparraldeko Biharko Lurraren Elkartea, Gipuzkoako Biolur, Bizkaiko Lurreko, Arabako Bionekazaritza), baita gure lurraldean nekazaritza ekologikoaren kontrola eta sustapena egiteko ardura duten Kontseiluak ere (Autonomia Erkidegoko ENEEK eta Nafarroako NNPEK-CPAEN). Hala, ia 10 urteko lanaren ondotik, ezarrita daude ekoizpen-mota bakoitzarentzat bete beharreko baldintza agroekologikoak. Garatua dago baldintza horiek betetzen dituzten etxaldeen identifikatzailea ere. Identifikatzaile hori ziurtapen ekologikoa duen edozein etxaldek eskatu dezake. EHKOko 5 kidez osatutako komisiok ebazten du agroekologiaren baldintzak betetzen diren, eta ondorioz etxaldeak EHKOlektiboaren identifikatzaile merezi duen, ala ez. Herritarrek herritarrei emandako bermea, partehartzailea eta gardena.

Momentuz, 61 etxaldek osatzen dute EHKO etxalde sarea. 2018rako zenbaki hori handitzea da erronka, baita baserritarren arteko harremanetan eta elkarlanean sakontzea, eta herritar gehiago batzea. Agroekologia ez baitute baserritarrek bakarrik eraikitzen, gizarte osoak baizik.

Ikusi argazkiak!

[FR]

Le collectif EHKO en marche vers l’agroécologie

L’agroécologie a pour objectif principal le développement d’un système d’alimentation durable. Sur la base d’une production locale et d’un modèle de production écologique, son but est de garantir des relations équitables entre les paysans et la population locale. Ce qui veut dire : d’une part faire en sorte que les paysans aient une juste rétribution, à la mesure du travail qu’ils effectuent ( entretien de la terre et de l’environnement, gestion du paysage, production d’aliments sains) ; d’autre part, que les citoyens bénéficient de la qualité qui est due à celui qui paye. Enfin, l’agroécologie, en offrant une alternative transparente et durable, s’oppose à l’agriculture industrielle et globalisée qui pollue le monde entier, qui rend malade la population, qui engendre de graves problèmes sociaux et qui favorise la spéculation autour des produits alimentaires.

Les groupes en faveur de l’agroécologie ne cessent de se multiplier dans le monde entier. Parmi eux, le collectif EHKO qui en plus de réunir des paysans écologiques des 7 provinces réunit aussi de simples citoyens.

Sur le chemin d’une autonomie alimentaire au niveau des 7 provinces.

EHKO a organisé ses onzièmes Rencontres le 17 février dernier à Ustaritz (Labourd). Se sont retrouvées en ce lieu 62 personnes venues de toutes les provinces, pour parler, presque exclusivement en basque, (quelques personnes ont eu besoin de traductions ponctuelles) du chemin parcouru en 2017 par le collectif et pour fixer des objectifs pour 2018 C’est ainsi qu’il a été expliqué en labourdin que chacun devrait apporter plus au collectif si l’on veut assurer le développement d’EHKO ; que l’on a pu entendre haut et fort en Guipuzkoan, que les rencontres qui se font dans les groupes de travail par secteurs sont très importantes et très motivantes. Que deux membres de l’association, l’un en Navarrais, l’autre en basque d’Alaba ont insisté tous les deux sur l’importance d’intégrer davantage de citoyens consommateurs dans notre collectif. Et que, pour finir, a été exprimé en souletin avec conviction le besoin de faire plus souvent ce genre de réunions. Toute la diversité du Pays Basque rassemblée dans un collectif qui revendique une alimentation saine, variée et autonome !

Des paysans écologistes basques ont créé en 2009 le collectif EHKO pour définir ce que devrait être une production agroécologique en Pays Basque. Durant la même période, des associations qui travaillent elles aussi en faveur d’une agriculture écologique se sont créées (BLE,au nord, Biolur en Gipuzkoa, Lurreko en Biscaye, Bionekaritza en Alaba), de même que les Conseils qui ont la responsabilité de contrôler et de soutenir l’agriculture écologique (ENEEK pour Euskadi et NNPEK-CPAEN pour la Navarre). C‘est ainsi qu’après 10 ans de travail, sont désormais clairement définies les conditions agroécologiques pour chaque type de production. De même qu’a été mis au point un identifiant pour les fermes qui remplissent ces conditions. Une commission composée de 5 membres d’EHKO décide si les conditions agroécologiques sont remplies et si, en conséquence, la ferme mérite ou non l’identifiant EHKO. Il s’agit donc d’une garantie participative et transparente donnée par des locaux à des locaux.

A ce jour, le réseau EHKO est composé de 61 fermes. Il s’agit de faire grandir ce chiffre en 2018, d’approfondir les relations et la coopération entre les paysans et de rassembler autour de nous plus de citoyens. Car l’agroécologie, ne sera pas faite par les seuls paysans mais par la société tout entière.

Plus d’information : http://www.ehkolektiboa.org

[ES]

EHKOlektiboa paso a paso hacia la agroecologia

La Agroecología tiene como objetivo principal desarrollar un sistema alimentario sostenible. Partiendo desde un modelo de producción ecológico y del lugar, pretende garantizar unas relaciones dignas entre baserritarras y ciudadanos. Es decir, que los agricultores reciban lo que les correspondiere por su esfuerzo (esto es: cuidado de la tierra y el medio ambiente, gestión del paisaje, producción de alimentos sanos…); y que el ciudadano obtenga la calidad y los beneficios por lo que ha pagado. En definitiva, la agroecología se enfrenta al modelo de agricultura industrial globalizada que contamina, enferma a la población y promueve grandes conflictos sociales alrededor de todo el mundo fomentando la especulación alimentaria. La Agroecología ofrece una alternativa clara y sostenible a dicho modelo industrial.

Los grupos a favor de la Agroecología aumentan sin cesar por todo el mundo. EHKOlektiboa es una de estas incitativas, que aparte de ser una asociación que une a agricultores ecológicos de las siete provincias, también agrupa a simples ciudadanos

7 Euskal Herriak bat eginda elikadura burujabetzaren bidean

Las 7 provincias de Euskal Herria unidas a favor la soberanía alimentaria

El pasado 17 de febrero EHKO celebro su XI encuentro en Ustaritz (Lapurdi). Acudieron 62 personas desde los distintos territorios, para hablar en euskara (aunque algunos pocos necesitasen traducción simultánea al castellano o al francés) del recorrido del 2017 y para establecer los retos del 2018. De este modo, se expreso en lapurtera que los individuos deberían aportar algo más al colectivo si se quiere acelerar el desarrollo de EHKO; en bizkaitarra la necesidad de hacer nuevos socios para mejorar la autonomía del colectivo. Se pudo oír claramente en gipuzkoarra que los encuentros sectoriales de los grupos de trabajo son muy importantes y motivadores. En nafarrera y euskara de Araba se hablo de la importancia de sumar más miembros ciudadanos-consumidores al colectivo. Al final, se expreso en xiberera la necesidad de hacer encuentros de este tipo más a menudo. La diversidad de Euskal Herria unida en un colectivo que reivindica una alimentación sana, diversa y soberana.

EHKOlektiboa fue fundada en el 2009 por baserritarras euskaldunes y ecológicos para definir como debería ser la producción agroecológica. En el camino, se han sumado asociaciones que trabajan a favor de la agricultura ecológica (Biharko Laboarien Elkartea de Iparralde, Biolur de Gipuzkoa, Lurreko de Bizkaia, Bionekazaritza de Araba), así como los consejos reguladores de agricultura ecológica de nuestro territorio (ENEEK en la CAV y NNPEK-CPAEN en Nafarroa). Asi, tras casi 10 años de trabajo, están establecidas las condiciones agroecológicas que debe cumplir cada tipo de producción. Esta desarrollado también el identificador para los etxaldes que cumplan esas condiciones. Puede pedir ese identificador cualquier etxalde o granja que tenga certificado ecológico. Hay una comisión formada por cinco miembros de EHKO que determina si se cumplen las condiciones agroecológicas, y por lo tanto, si el etxalde puede obtener el identificador o no. Garantía desde los ciudadanos y para los ciudadanos, participativa y transparente.

De momento, forman la red de EHKO 61 etxaldes. El reto es aumentar ese número en el 2018, así como profundizar las relaciones y el trabajo entre baserritarras, y unir más ciudadanos a la iniciativa. Porque la agroecología no la construyen sólo los baserritarras, sino toda la población.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s