Udako uzta bilduta, ziklo bat itxi beste bat hasteko

 

Beñat Hach Embarek – ZuZeu

Iritsi zen uda, eta berekin, udazkenean Pikunieta baserrian hasi genuen zikloa ixteko tenorea. Elurrak ezinezko egin zuen negu gorrian Etxarri-Larraungo Arbelbide baserrira iristea, bedatsean Urduñako Tologorriko fruitu arbolen artean ibili ginen bueltaka, eta amaitzeko, sendabelarrak bildu ditugu Arbonan, Jokin Zaldunbideren etxaldean. Fini, beraz; oraingoz…

Baserriko Uztara hurbildu zen batek baino gehiagok beldurtuta hartu zuen autoa goizean goiz, Senpereko erlojupekoak ordulariaren aurka jarriko zuelakoan. Baina sigi-saga iritsi ziren adiskide guztiak Jokin Zaldunbide belargilearen etxaldera, inork ez zion eta uko egin nahi aurreikusita zegoen planari.

Eguraldia lagun baino ezagun genuela ekin genion EH Kolektiboak, Enbor kultur elkarteak eta ZuZeu atariak antolatutako jardunaldiari. Jokinek, anfitrioiak, ongi etorria eman zigun guztioi, eta jarraian bere ogibidearen inguruko azalpenak emateari lotu zen, labur eta zehatz; esateko zeukana entzun eta gero, badirudi belargileak larre motzera ohituta daudela.

Zuberoan sorgina izendatzeko “belagile” (belar-egile) hitza erabiltzen da, eta izen bereko elkartea sortu dute lagun gutxi batzuk, tartean Jokinek, elkarri babesa eman, sendabelarren inguruan jendea informatu, eta haien ofizioak dauzkan oztopoak salatzeko.

Ereiten dituen sendabelarren artean dauden bidexketan murgildu ziren ekimenera hurbildutako ehun lagun inguru, eta Jokinek denoi eman zizkigun aproposak iruditzen zitzaizkion azalpenak, batzuetan denoi batera, eta besteetan taldez talde. Bien bitartean, bazegoen bakarrik ibiltzea nahaigo zuen jendea, belarrak eta loreak aztertuz, ukituz, usainduz… Jokinek kontatu zigun azkenaldian “olio esentziala” ateratzen diela landare batzuei, propietate on ugari dauzkan sustantzia. Landare bat testuinguru zail batean dagoenean defentsak eraikitzen ditu gehiegizko eguzki, haize, euri edota zomorroen kontra; txantxetan esan zuen bezala, “landare estresatu bat da”. Une oro borrokan dabilenez defentsa oso indartsuak garatzen ditu (eroso eta bikain bizi den lorea ez bezala”); olio esentziala da defentsa hori, eta mundu bat zabaltzen duela azpimarratu zuen Zaldunbidek.

Froga eta esperimentu asko ere egiten ditu. Kontatu zigunez, landareen izendegia oso interesgarria da beretzako, eta aurrekoek egindako lana kontutan hartzeaz gain, bera bere koadernoan parean tokatzen zaizkion landareen izen eta propietateak apuntatzen joan ohi da. Mila baino gehiago baditu gaur-gaurkoz. Orain bere burua prestatzen hasi behar da ukenduak egin ahal izateko, zeren eta saldu nahi izanez gero kosmetikoen legea bete behar da, eta afera zinez konplikatua izan behar da (kasu askotan, elikagaiena baino gehiago).

Jokinek etxaldean zehar paseatzeko gonbitea luzatu zien bertaratutakoei, eta tartean idortegia ikusteko aukera izan genuen; ikusi baino, usaintzekoa. Sartu ginen guztiok azpimarratu genuen liluratzekoa zela bertan zegoen edota zeuden usain zoragarriak.

Hamaiketakoa une ezin hobean iritsi zen orduan, Goiabe jantoki ekologikoko adiskideen eskutik: Jokinen belarrekin prestatutako infusioa batetik, eta patea zein marmelada zeukan tostadatxo batzuk bestetik, goxoak zinez biak ala biak.

Mikel Urdangarin gitarra fintzen zebilen ordurako, eta mahaiean sagardoa eta ardoa (ekologikoak eta Euskal Herrikoak, prefosta) jarri zizkiguten unean hasi zen zornotzarra kantuan. “Margolariak” lana kaleratu zuen iaz Urdangarinek, eta azken diskoko zein bere kantu zahar eta ezagunenetako batzuk jo zituen; ez hori bakarrik, baizik eta gainera, abesten hasi aitzin, kanten nondik-norakoak azaltzen jardun zen entzuleentzat. Intimitate giro bat sortzea lortu zuen Urdangarinek, bera, bere gitarra eta entzulea; beno, eta uneren batean oholtza gainean laguntza eman zion txakurren bat ere bai.

Kontzertuaren ostean, bazkaria; dena ekologikoa, tokikoa eta Goiabeko lagunek mimo handiz prestatua. Esaten da, maiz zaila suertatu arren, kronikak ahalik eta hobekien helarazteko adjektiboak saihestea komeni dela. Beraz, zeinen ongi bazkaldu genuen ulertzeko, irakurri menua eta atera kontuak (kasu lerdea dariola hasiz gero, ez izorratu ordenagailua!):

Amaitzeko, Udako Uztara inguratu zirenei Jokin Zaldunbideren etxean jakinarazitakoa plaza honetan haizatzea tokatzen da: hurrengo ikasturtean ere izango dela Baserriko Uzta gehiago, Euskal Herriko beste lau etxaldetan eta beste lau musikari edota musika talderekin. Oraindik ezinezkoa zaigu esatea non izango diren, edota ze muskari hurbilduko diren. Aurreratu dezakegun bakarra da, ahal den neurrian geure akatsetatik ikasten dugun jendea garenez, hurrengo Neguko Uzta kostaldean egingo dugula!

Pasa den ikasturteko balorazio baikorra egin zuten antolatzaileek, eta bertaratutakoei gogorarazi beraien presentzia biziki estimatua izan dela, eta izanen dela hurrengo ikasturtean ere. Baserriak, agroekologiak, elikadura burujabetzak, musikak eta euskarak topo egiten duten bidegurutzean ikusiko dugu elkar!

[FR]

Nous avons fait la récolte d’été et nous commençons un nouveau cycle

En automne, nous sommes passés par Pikunieta, la neige ne nous a pas permis d’atteindre Alberbide, au printemps, nous visitons Tologorri, et nous refermons le cercle à Arbonne. Pour l’instant…

Jokin Zaldunbide nous a accueillies dans sa ferme d’Arbonne (Labourd), où il cultive des herbes médicinales. Plus de 100 personnes ont assisté à l’événement organisé par l’association culturelle Enbor, le média numérique ZuZeu et EHKO. Jokin nous a à toutes souhaité la bienvenue et nous a expliqué comment il travaille. Les herboristes rencontrent de nombreux obstacles sur le territoire français, aussi bien de la part du gouvernement que des industries pharmaceutiques. Jokin fait partie d’un groupe appelé Belagileak, pour se soutenir entre collègues et informer les personnes.

Dernièrement, Jokin travaille avec l’huile essentielle qu’il extrait de certaines plantes, et explore les possibilités que lui offre le monde des pommades. Il s’intéresse beaucoup à la nomenclature des plantes. Pour terminer son discours, il nous a invités à visiter le séchoir, où nous avons pu sentir de merveilleux parfums.

Nous avons déjeuné en milieu de matinée ce que nous avaient préparé les collègues du restaurant écologique Goiabe (infusion, pâté et confiture).

Après cela, Mikel Urdangarin commença son concert. Il a publié l’année dernière son dernier travail, appelé « Margolariak » (« peintres ») et, en plus de chanter plusieurs titres de cet album, il a également fait résonner ses chansons les plus classiques.

Les collègues de Goiabe avaient déjà le repas de prêt lorsque Mikel Urdangarin a posé sa guitare. Pour comprendre combien on a bien mangé, le mieux est de regarder le menu (sur la photo du haut).

Pour terminer, sachez que l’année prochaine il y aura plus de Baserriko Uzta, et nous vous invitons à profiter de cette magnifique initiative à cette occasion.

[CAST]

Recogimos la cosecha de verano, y abrimos un nuevo ciclo

En otoño pasamos por Pikunieta, la nieve no nos dejo llegar a Alberbide, en primavera visitamos Tologorri, y cerramos el círculo en Arbona. Por ahora…

Jokin Zaldunbide nos acogió en su caserío de Arbona (Lapurdi), donde planta hierbas medicinales. Más de 100 personas se acercaron al evento organizado por la asociación cultural Enbor, el medio digital ZuZeu y EHKO. Jokin nos dio la bienvenida a todas y nos explicó cómo trabaja. El oficio de herbolario tiene muchos obstáculos en el estado francés, tanto por parte del gobierno como de las farmacéuticas. Jokin forma parte de un grupo llamado Belagileak, para darse apoyo entre las compañeras e informar a la gente.

Últimamente Jokin anda trabajando con el aceite esencial que le extrae a ciertas plantas, y explora las posibilidades que le brinda el mundo de las pomadas. Le interesa muchísimo la nomenclatura de las plantas. Para finalizar su charla, nos invito a visitar el secadero, donde pudimos oler fragancias maravillosas.
Almorzamos a media mañana lo que nos prepararon las compañeras del comedor ecológico Goiabe (infusión, paté y mermelada).

Después de eso Mikel Urdangarin empezó a ofrecer su concierto. El año pasado publicó su último trabajo, llamado “Margolariak” (“pintores”), y además de cantar varios temas de dicho álbum también hizo sonar algunas de sus canciones más clásicas.

Los compañeros de Goiabe ya tenían lista la comida para cuando Urdangarín se descolgó la guitarra. Para entender lo bien que comimos, lo mejor es mirar el menú (en la imagen de arriba).

Para terminar, os hacemos saber que el año que vienen habrá más Baserriko Uzta, y os invitamos a que gocéis de esta preciosa iniciativa durante el próximo curso.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s