Erosketa ereduak

 

Gaur egungo merkaturatze bide alternatiboetan hautematen ditugun erosketa ereduen Ikerketa parte-hartzailea

Anitzak dira gaur egungo sistema agroindustrialari alternatibak eraikitzeko ahaleginean sortu diren eta forma hartzen ari diren elikadura bide berriak, betiere elikagaien kalitatean, gizartearen parte-hartzean eta tokiko ekoizpen ereduetan oinarriturik. Hala ere, azken urteetan merkaturatze bide laburren bilakaera bat ere hauteman dugu, kontsumo taldeek hasieran izandako hazkundetik beren tamaina aurkitzen ari dira inguruan atera diren bestelako alternatibei ere bidea irekiz. Egoera honen aurrean, baserritar zein herritarrok gure erosketen hautua egiterako orduan, bakoitzak lehenesten ditugun irizpideen arabera orientatzen gara, aurrean dugun mapa laberintikoan bidea topatzeko ahaleginean. Baina argi al dugu zer nolako printzipioek gidatzen dituzten iniziatiba berri hauek? Zein dira erosle kooperatiba desberdinek jarraitzen dituzten helburuak? Non kokatzen dira gure baserritarrak merkaturatze bide laburren amaraun honetan?

Galdera guzti hauei erantzuna topatzeko ahaleginean abiatu gara gaur egungo erosketa eredu alternatiboen azterketan sakontzea helburu duen ikerketa martxan jartzera, herritarrok erosketak egiteko orduan hartzen ditugun jarrerak ulertu eta karakterizatzeko saiakeran. Ikerketa parte hartzailea oinarri hartuta, merkaturatze bide laburretan protagonistak diren eragile desberdinekin uneoroko elkarrizketa bilatzen duen prozesu bati ekingo diogu, bakoitzaren kezka, ezinegon, sentipen, burutazio eta espektatibak eztabaidan jartzeko.

Herritar bakoitzak bere erosketa bidearen hautaketan baliatzen duen boterea dela eta, zeresan garrantzitsua dugu agroekologiaren sarean eta honen periferietan mugitzen diren kontraesanen inguruan. Erosle bezala hartzen ditugun konpromesuek eta ekoizleekin burutzen den hartu-emanean jartzen dugun konfiantzak, posizionamendu bat eskatzen digu. Ikerketa parte-hartzaile honek jarrera hori karakterizatu eta EHKolektiboan erosleek izan beharko genukeen lekua definitzeko arrastoak emango dizkigu.

Arg: Beasaingo Udala

[FR]
MODÈLES D’ACHAT

Enquête participative sur les modèles d’achat que nous percevons dans les voies de commercialisation alternatives actuelles

Il existe une grande variété d’alternatives qui font face au système agro-industriel contemporain. Mais nous voyons que les groupes de consommation ont atteint un plafond, ouvrant la porte à d’autres alternatives. Les facteurs qui nous poussent à réaliser certains achats sont-ils clairs pour les producteurs et les acheteurs ? Quels sont les objectifs des coopératives de consommateurs ? Où se situe le producteur ? Dans cette enquête, nous tentons de répondre à ces questions.

Le pouvoir de la prise de décision d’un acheteur a une grande importance pour l’agro-écologie. Les décisions que nous prenons en tant qu’acheteurs et la confiance que nous accordons aux producteurs nous exige de nous positionner et de définir où nous nous situons, comme acheteurs d’EHKO.

[CAST]
MODELOS DE COMPRA

Investigación participativa sobre los modelos de compra que percibimos en las vías de comercialización alternativas actuales

Existe gran variedad de alternativas que le hacen frente al sistema agroindustrial contemporáneo. Pero vemos que los grupos de consumo han empezado a tocar techo, abriendo caminos a otras alternativas. ¿Tenemos claro, tanto porductores como compradores, que factores nos impulsan ha realizar determinadas compras?¿Qué objetivos tienen las cooperativas de consumidores?¿Dónde se sitúa elproductor? En esta investigación intentamos responder a esas preguntas.

El poder de la toma de decisión de un comprador tiene mucho significado para la agroecología. Las decisiones que tomamos como compradoras y la confianza que ponemos en los productores nos exige posicionarnos, y definir dónde nos situamos los compradores de EHKO.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s