EREINDAJAN kontsumo taldea

Zer da Ereindajan?

Hurbilekoak eta sozialki justuak diren kontsumo-ereduak garatu eta indartzeko proiektua da Ereindajan. Irabazi asmorik gabeko egitasmoa da, eta Debagoiena dute lan eta eragin eremu. Nekazal eredu agroekologikoa bultzatzen dihardute. Proiektua lau oinarriren gainean ari dira eraikitzen:

  • BERTAKOA | Kontsumo eredu arduratsua praktikara eramanez, tokiko garapena bultzatuz. Bailarako ekoizleak eta kalitatezko produktuak dira oinarria.
  • OSASUNGARRIA | Agroekologia ipar, gorputzak eta lurrak zainduz. Gehigarririk gabeko eta sasoian sasoiko produktuekin egiten dute lan.
  • JUSTUA | Ereindajaneko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremana justua da. Prezioak justuak dira ekoizleentzat, eta arrazoizkoak kontsumitzaileentzat.
  • KOOPERATIBOA | Proiektua kolektiboa da: erabiltzaileon artean pentsatu, eraiki eta erabakitzen dute. Ekoizleek, kontsumitzaileek eta langileek hartzen dute parte.

Oinarri hauek garatu eta praktikara eramateko, bertako elikagaien topagunea daukate Arrasaten, eta berri bat zabaldu dute Bergaran.

Zergatik izan bazkide?

Ereindajaneko bazkide izatea proiektua bultzatzeko modu bat da. Helburua Debagoienean arduraz kontsumituko duen jende-multzoa osatzea da, eta praktika eredugarri horrek arnasa ematea bailarako zein Euskal Herriko lehen sektoreari.

Gainera, kalitatezko bertako produktuak eta produktu agroekologikoak eskuratu ahal dira Ereindajaneko denda-topaguneetan. Saltoki handietan ez bezala, gardentasuna eskaintzen dute produktuak plazaratzeko orduan: beti jakingo duzu kontsumitzen duzuna nork, nola, non eta noiz ekoitzi duen. Horrela, kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko elkar-ezagutza sustatu eta bidezko harremana eraikiko da: ekoizleentzat justua eta erosleentzat arrazoizkoa.

Bazkideen abantailak

Irabazi asmorik gabeko proiektua da, eta urteko bazkide-kuota 50 eurokoa. Proiektua sustatzeaz bat, Ereindajaneko bazkide izateak badu hainbat abantaila:

  • Hitza, informazioa eta erabakia.
  • %5eko beherapena erosketetan.
  • Lehentasuna hainbat produktutan.


[FR]
Groupe de consommation EREINDAJAN

Qu’est-ce qu’Ereindajan ?
Il s’agit d’un projet qui cherche à construire un modèle de consommation juste et de proximité. Il s’agit d’une initiative à but non lucratif, et son domaine d’action est la région de Debagoiena. Ils développent le modèle agro-écologique et basent leur philosophie sur quatre axes :

  • Local
  • Sain
  • Juste
  • Coopératif

Ils disposent d’un local à Arrasate et d’un autre à Bergara.

Pourquoi devenir membre ?
L’objectif est de créer et de renforcer en Debagoiena un groupe de personnes qui consomment responsable et, grâce à cette pratique, développer le premier secteur dans la région et en Euskal Herria. De plus, ils offrent une transparence totale dans leurs établissements : vous saurez toujours qui, comment, où et quand a produit ce que vous achetez. Une relation juste et de proximité se crée entre le producteur et le consommateur.

Ereindajan est un groupe à but non lucratif et la cotisation annuelle est de 50€. Être membre offre des avantages comme celui de participer à la prise de décisions, de profiter de réductions et d’être prioritaire pour acquérir certains produits.

[CAST]

Grupo de consumo EREINDAJAN

¿Qué es Ereindajan?
Es un proyecto que busca construir un modelo de consumo justo y cercano. Es una iniciativa sin ánimo de lucro, y su ámbito de actuación es Debagoiena. Impulsan el modelo agroecológico, y sustentan su filosofía sobre cuatro pilares:

  • Local
  • Saludable
  • Justo
  • Cooperativo

Disponen de un local en Arrasate y otro en Bergara.

¿Por qué hacerse socio?
El objetivo es crear y fortalecer en Debagoiena un grupo de personas que consuman con responsabilidad, y mediante esa práctica impulsar el primer sector en la comarca y en Euskal Herria. Además ofrecen transparencia en sus establecimientos: siempre sabrás quién, cómo, dónde y cuándo ha producido aquello que vayas a comprar. Se crea una relación justa y cercana entre el productor y el consumidor.
Ereindajan es un grupo sin ánimo de lucro, y la cuota anual es de 50€. Ser socio da ventajas como participar en la toma de decisiones, disfrutar de descuentos y tener prioridad a la hora de adquirir ciertos productos.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s