EROSKETA EREDUEN TOPAKETAren KRONIKA | E22 ZIORDIA

DSC_8572

20. mendean, supermerkatuen arrakasta emendatuz joan da, gaur egun utziz kontsumitzeko hautu ezin handiagoa. Duela urte batzuk, produktu biologikoek beren lekua atzeman dute merkatuan. Orain, supermerkatuetan, apalak produktu biologikoz betetzen dira, freskoak, transformatuak, etab, eskaintza aberatsarekin. Hala ere, produktu hauen ekoizpenaren gibelean, laborantza biologiko industrial bat sendi genezake (etxalde alimalekoak, monokulturak, lan baldintza txarrak, urrunekoak, araudi ezberdinekin…).

Besteak beste, horren harira, EHKOlektiboa elkarteak, agroekologia bidean diren Euskal Herriko laborariak saretu nahi dituen elkarteak, duela urte bat hasi zuen Kontsumo Ereduer buruzko ikerketa egiten. Hau da, kontsumo modelo alternatibo bat sustengatu nahian, EHKOlektiboak beste kontsumitzeko molde bat badela aurrera eman nahi luke. Euskal Herriko kontsumo/ekoizpen zirkuitu laburren ezagutza eta analisia egin izan da.

Orotara, 170 kontsumo talde eta 16 kontsumo elkarte identifikatuak izan dira, zoinek 11 000 familia baino gehiago batzen dituzten Euskal Herri osoan. Ikerketa aurrera jarraitzeko, 15 iniziatiben inguruan zentratzea deliberatua izan zen (elkarte eta kontsumo talde).

Iniziatiba ezberdinen kokapena, produktu biologiko eta konbentzionalen elkar bizitza talde horietan, saski hetsien erabilera, sistema parte hartzailea (SPGa), kide ezberdinen parte hartzea, lanaren banaketa eta generoa, boronodatea eta prekaritatea, proiektuen bideragarritasuna, laborariekin harremana, sareak eta aliantzak, ekintza politika, eta egungo testu ingurua aipatzen dituen txostena atera zen.

Duela bi aste, 50 bat lagun, Euskal Herri osoko kontsumo elkarte, talde eta bestelako esperientziak, elkartu ziren Ziordiako konbentu zaharrean (orain Amarauna proiektuarekin!). Ikerketan jasotako gako nagusiak partekatu eta, lan taldean hiru gai landu ziren : eredu ezberdinen arteko elkarlana ; sentsibilizaiozia, formakuntza eta aktibazio soziala  ; eta ekoizle eta herritar erosleen arteko zubiak.

Elkarrekintza handia izan zen bigarren lan-taldean (sentsibilizaiozia, formakuntza eta aktibazio soziala ). Esperientzi ezberdinek martxan jarri dituzten ekimen ugari ezagutu genituen (asko oso arrakastatsuak!), baina agerian gelditu zen esperientzien arteko artikulazio falta handia dagoela, eta hau piztuko balitz antolatutako jarduerek oihartzun handiagoa izango luketela, eta akaso elkarrekin antolatzeko aukera ere egongo litzateela baliabideak aprobetsatuz.

EHKOlektibotik ekarpen guzti hauek jaso genituen eta bilera baliatu genuen EHKOren ideien eta funtzionamenduen berri emateko; pausoz-pauso EHKOren baitan «erosleen» lantalde bat sortuko bagenu, Euskal Herriko agroekologiaren garapenean toki garrantzitsua izanen luke.

Zuk ere, paragdimaz aldatuz, kontsumo eredu ezberdin batean parte hartu nahi baldin baduzu, zure etxe ondoan elkarte edo kontsumo talde bat badenez jakin nahi baldin baduzu, EHKOlektiboa elkartea kontakta dezakezu !

DSC_8601

[ES]

Hace dos semanas tuvo lugar en Ziordia (Nafarroa) un encuentro entre grupos de consumo, asociaciones y otras experiencias, con el objetivo de conocer y profundizar en la investigación llevada a cabo desde EHKOlektiboa y seguir tejiendo redes. Fue la primera vez que todo tipo de experiencias ligadas al consumo (y producción) agroecológicas de toda Euskal Herria se reunían y el antiguo convento de Ziordia (ahora con el proyecto Amarauna) acogió a unas 50 personas interesadas y motivadas. Tras repasar las principales conclusiones de la investigación, la sala se dividió en tres para reflexionar sobre tres directrices : relaciones entre modelos diferentes, formación, sensibilización y activación social y relaciones entre experiencias de consumo y producción.

Fue interesante ver como el tema con más potencial fue la de formación, sensibilización y activación social. Hubo un montón de ejemplos de actividades que los diferentes grupos ya han puesto en marcha (¡algunas de estas con gran éxito!) pero también quedo clara la necesidad de articulación entre experiencias para potenciar más la difusión y la proyección de las iniciativas. Desde EHKOlektiboa tomamos buena nota de estas ideas, pero aprovechamos el espacio del plenario para transmitir nuestra filosofía y modo de organización, de cara a ir conformando poco a poco un grupo de trabajo de «connsumidores/as» que pueda ser una pieza clave en el desarrollo de la agroecología en Euskal Herria.

Desde EHKOlektiboa tomamos buena nota de estas ideas, pero aprovechamos el espacio del plenario para transmitir nuestra filosofía y modo de organización, de cara a ir conformando poco a poco un grupo de trabajo de «connsumidores/as» que pueda ser una pieza clave en el desarrollo de la agroecología en Euskal Herria.

¡Una buena comida agroecológica lleno los estómagos y ánimos de la gente para seguir construyendo relaciones en movimiento!

[FR]

Il y a deux semaines, près de 50 ami.e.s de groupes et associations de consommateurs.rices se sont regroupé.e.s à Amaraun, Ziordia. Les résultats principaux de la recherche sur les modèles de consommation du Pays Basque ont été évoqués, puis, ensuite, des travaux de groupes se sont articulés autour de trois problématiques : l’entraide entre les modèles de consommation ; sensibilisation, formation et activation sociale ; et relation entre producteurs.rices et citoyens.nes.

Les échanges ont été enrichissants, notamment autour de la deuxième problématique (sensibilisation, formation, activation sociale), où nous avons pu découvrir les différentes actions que les groupes mettent en place localement. Un manque évident d’articulation entre les groupes et associations a été découvert ; par lequel, s’il y a entraide, un écho plus fort pourrait être fait sur ces modèles de consommation alternatifs, ainsi qu’une plus grande opportunité pour travailler ensemble.

Avec EHKO nous avons recueilli toutes ces informations, et nous en avons profité pour donner des nouvelles sur EHKO. Petit à petit, si l’on crée un groupe de travail des consommateurs.rices au sein de l’association, cela serait un grand pas dans le développement de l’agroécologie au Pays Basque !

Si toi aussi, tu es prêt.e à changer de paradigme, en adoptant une nouvelle manière de consommer, contact EHKOlektiboa afin de connaitre quels sont les groupes et associations de consommateur.rices autour de chez toi !

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s