NEGUKO SOLTIZIOA 

BELTZGORRI.jpgNEGUKO SOLTIZIOA
SOLSTICE D’HIVER / SOLSTICIO DE INVIERNO

(lire en français ci-dessous, más abajo en castellano)

Kaixo, EHKOlektiboko kide eta laguna!

Neguko solstizioan murgilduta gauden honetan, zurekin akordatu gara. Izan ere, jaio den su berriaren partaide sentitzen zaitugu, alboan, kolektiboan. Su berriak zaintza eskatzen digu, udaberrian epelduko badu, udan berotuko badu, neguan hilko bada hurrengoari tokia egiteko. Halaxe doa gure bizitza txiki hau Amalurraren abaroan, urtaroz urtaro; orain hoztu, gero berotu. Ederki bizi ditugu denok ere aldaketa horiek, Amalurraren bizia; laboraria izan ala herritarra izan. Ezinbestean biok ala biok gaude Amalurrari lotuta, aldaketa horien baitan bizi gara. Batzuek Amalurraren altzoan bizi garela ahaztu egin badute ere, gure esistentzia zor diogula isilarazi arren, nahiz eta Hura gabe gu ez garela munduan izango ukatu.

EHKOlektiboan bizi garenok, hor ari gara Biziaren Su horren bueltan, dantzan; jakinda dantzan jarraitzen dugun bitartean suak bere bidea egingo duela, eta guk harekin batera bizirik jarraituko dugula. Nahiko genuke hurrengo urtaroetan ere zurekin dantzan jarraitu, biziari ahotsa eman, eta Agroekologia hitza berriz ere Amalurraz bete, bizitzaz azken finean.

Biziaren Ahotsak ekimena abiatu genuen urrian, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusekin. Biziari ahotsa eman nahi genion, apaingarririk gabe, soiltasunez eta indarrez. Hori ere badelako EHKOlektiboaren ezaugarrietako bat: bizirik dagoen ahots soila, benetakotasunaz hitz egiten duena, esentziaz. EHKOlektiboaren indarra gugan dago, bakoitzaren barruko su horretan, eta horrek egiten gaitu denok behar-beharrezkoak: laborariak, herritarrak, elkarteak…

Hemen dituzu Biziaren Ahotsak ekimenaren gutizi batzuk…  Hemen kronika idatzia eta Hitzetik Hortzeran agertutako bideoak

Jarraituko dugulakoan Biziari ahotsa elkarrekin ematen eta biziaren suaren bueltan dantzan,

Besarkada handi bat eta zoriontsu bizi, lagun!

bideoa_BA

[FR]
Nous sommes désolés de ne pas avoir traduit ce message en français

[ES]

¡Kaixo compañerx y amigx de EHKOlektibo!

Ahora que estamos inmersos en el solsticio de invierno, nos hemos acordado de ti. De hecho, te sentimos partícipe de la nuevo fuego que ha nacido, a nuestro lado, en lo colectivo. El nuevo fuego nos pide cuidado, si va a templarnos en primavera, si va a calentarnos en verano y si va a morir en invierno para hacer sitio al siguiente. Así transcurre nuestra pequeña vida bajo la hospitalidad de Amalurra (Madre Tierra), cada año; ahora se enfría, luego se calienta. Todos vivimos bajo estos cambios, la vida de Amalurra, seamos agricultorxs o ciudadanxs. Estamos inevitablemente unidos a Amalurra, vivimos en esos cambios. A pesar de que algunxs han olvidado que vivimos en el regazo de Amalurra, aunque nos hagan callar que debemos nuestra existencia, aunque nieguen que sin ella nosotros no estemos en el mundo.

Los que vivimos en EHKOlektiboa estamos bailando a la vuelta de ese Fuego de la Vida, sabiendo que mientras sigamos bailando, el fuego seguirá su curso y que nosotros seguiremos vivos con él. Nos gustaría seguir bailando contigo en las siguientes estaciones, dar voz a la vida y llenar de nuevo la palabra Agroecología de Amalurra, de la vida en definitiva.

En octubre lanzamos la iniciativa Biziaren Ahotsak (Voces de Vida), con Maialen Lujanbio y Amets Arzallus. Queríamos dar voz a la vida, sin adornos, con sencillez y fuerza. Porque esa también es una de las características de EHKOlektiboa: una simple voz viva que habla de la autenticidad, de la esencia. La fuerza de EHKOlektiboa está en nosotrxs, en ese fuego interior de cada unx, y eso nos hace a todxs absolutamente necesarixs: agricultorxs, ciudadanos, asociaciones…

Aquí tienes algunos recuerdos de la iniciativa Biziaren Ahotsak…

Esperando que sigamos dando la voz a la vida juntos y bailando a la vuelta del fuego de la vida,

¡Un gran abrazo y a vivir feliz, amigx!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s