Zer da ehkolektiboa
Euskal Herrian agroekologia lantzen eta bultzatzen duen baserritar eta herritarren kolektiboa gara.

Gure baserrietatik, eta jendartearekin batera, guztiontzako elikadura osasuntsua eta eskuragarria egitea dugu helburu; lurra, abere eta pertsona guztien errespetuan oinarriturik. Agroekologiaren lanketa teoriko, eta batez ere praktikoa, bultzatzen dugu; herrigintzaren ikuspegitik eta elkarlanetik, gure etxaldeak guztion artean Agroekologiaren bidean aurrera joateko.

EHKOlektiboan agroekologia ez dugu kontzeptu teoriko huts gisa ulertzen. Praktikan errotutako ikuspegia da guretzat, eta gure etxaldeetatik eta komunitateetatik abiatzen den prozesu bizia. Etengabeko ikasketa eta egokitzapenean oinarritzen da, tokiko baldintzetara eta gizartearen erronketara egokituz.

EHKOlektiboan elkarzaintza eta konfiantza dira gure lanaren zutabeak. Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzenak bultzatzen ditugu, hurbiltasuna eta gardentasuna lehenetsiz. Giza neurriko etxaldeak gara: hurbileko ekoizpena, ekologikoa eta komunitateari lotua.

Gure etxaldeek, auzoek, kontsumo taldeek eta herritarrek elkarrekin eraikitzen dugu EHKOlektiboa. Bide partekatua da, erronka eta amets komunekin. Agroekologiaren bidean, guztion artean aurrera.
 
			Agroekologia
Ekoizpen ekologikoaren aldeko hautuaz gain, ikuspegi integralago bat eskaintzen digu, ingurumenarekiko orekan, elikadura burujabetzan eta tokiko komunitateen indartzean oinarritzen da eta bide hau guztion artean eraikitzea dugu helburu. Agroekologia bidea da, iparrorratz bat, gure etxaldeen eta gizartearen etengabeko eraldaketa gidatzen du.
Berme Sistema Parte-hartzailea
Agroekologiaren bidean dauden etxaldeak identifikatu eta herritarren eta laborarien arteko harremanak sendotzeko baliatzen dugun modua da. BSPa identifikazio-erreminta praktikoa da, eta honen bitartez parte-hartzean, gardentasunean eta komunitatearen babesan oinarritutako konfiantza-harremanak eraikitzea dugu helburu.
 
			 
			Sare Kolektiboa
Esperientziak partekatzea, sareak ehuntzea eta ikuspegi kolektiboa sustatzea funtsezkoa da gure jardunean. Lurralde ezberdinen arteko elkarlana eta elkartasuna oinarri hartuta lanean ari gara eta bide hau jorratzen jarraitzea dugu helburu.
Berriak
Design Studio




