ehko-logo-04

Azken hamarkadetako elikadura ekoizpena mundu mailako industriarik boteretsuenetako bat bihurtu da; ingurumena eta Ama Lurrari zor zaizkion ardura eta errespetuari erreparatzen ez dion industria, alegia.  Laborantza eredu biziki kutsakorra bultzatu dute gobernuek, eta emaitzak ez dira politak izaten ari: lur agortua, berotegi efektua, kimikoz beteriko urak, familia etxalde ia akabatuak, osasun publikoaren okertzea, etab…. Panorama honen aurrean aterabide konkretu bat jalgitzen ari da azken hamarkada hauetan laborantzaren sabeletik: Agroekologia. Kontzeptuak berrikuntza eta betiko jakinduria uztartzen ditu, eta ekologia laborantzaren erdigunean kokatzen du.

2007-2008 urteetan, Euskal Herriko hainbat laborari ekoizpen ekologikoaren etorkizunaren inguruan hausnartzen hasi ginen: “betiko” nekazaritza ekologiko txikia bio-industriak irentsiko ote zuen (iraultza berdeak egin zuen antzera gure lurraldeko nekazari txikiarekin) lurraldeak nekazaritza ulertzeko modua desagertu arte.

Geroztik, Euskal Herriko bio-nekazariak, Agroekologiaren eredua definitu eta identifikatzeko lanetan gabiltza. Agroekologia ez dugu kategoria bezala ulertu nahio, baizik bide edo iparrorratz bezala. Garrantzitsuena hortaz Agroekologiaren faroa jomuga hartuta etxaldeen (eta beraiekin jendartea) etengabeko eraldaketa da.

EHKOlektiboak ZUHAITZA aukeratu du Agroekologiak barnebiltzen dituen irizpide eta ideian euskarri moduan. Bizirik dagoen elementua da zuhaitza eta horrekin batera doa gure kolektiboa, elkarrekin Agroekologiaren bidean.

ZUHAITZ BATERATUA

2021ean Zuhaitz bateratuaren lanketa egin genuen, eta hala irizpide eta azpi-irizpideak erlauntzen ariketen bitartez antolatu genituen. Ondorioz 2021eko ekainean aurkeztu genuen EHKOren Zuhaitz bateratu berria, 3 ardatz, 23 irizpide eta 88 azpi-irizpide jasotzen dituen Agroekologiaren marko osoa.Agroekologiaren zuhaitza EHKO Agroekologiaren zuhaitza EHKO ES Agroekologiaren zuhaitza EHKO 

BERME SISTEMA PARTE HARTZAILEA

BSP

 

EKOIZPEN EREDUEN IKERKETA

2020an gure buruari honako galdera hau egin genion: NOLAKOA DA EHKO ETXALDEAK AGROEKOLOGIARI EGITEN DIOTEN EKARPENA?

Bada etxaldez-etxalde ikertu nahi izan genuen, gure irizpideetan oinarritu zen galdetegi baten bidez, eta informazio hori dena ikertu ondoren plazaratu dugu erantzuna jasotzen duen lan liburua. 

Jarri gurekin harremanetan PDF edo paperean eskuratu nahi izanez gero.

Irakurri txostenaren xehetasun gehiago atal honetan.