Baserriko Uzta ekimeneko lehenengo saioa Antzuolako Pikunieta baserrian izan zen, azaroaren 4ean. Etxaldeko ateak zabaldu zizkiguten, bertan egiten dituzten lanak azaldu eta azkenik, ikuiluan, Anariren kontzertuaz gozatzeko. Hurrengo Baserriko Uztaren saioa, negukoa, otsailaren 3an izango da Etxarrin (Nafarroa), Arbegain baserrian eta Beltxaren Bikotea izango da musikari gonbidatua. Hemen duzue Anariren emanaldiko bideo bat: ‘Epilogoa’.
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=qavWbvYUu6I]