Lege oharra

Helburua

Web orrialdea erabiltzeak, erabilpen-baldintza orokor hauek erreserbarik gabe onartzen dituzula eta bere osotasunean ulertzen dituzula esan nahi du. Web orrialdean nahiz bertan eskaintzen diren zerbitzuak ez dituzu legearen aurka joan litezkeen jardueratarako erabiliko, eta baldintza orokor hauek une oro errespetatuko dituzu. Legearen, fede onaren edo baldintza hauen aurkako jardueraren bat antzemanez gero, Ehkolektiboa Elkarteak web orrialderako sarrera eten dezake, edozein momentutan.

Ehkolektiboa Elkartea da web orrialdearen arduraduna, eta jarraian aurkezten dugun dokumentua jarri du erabiltzaileen esku, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legea betetzeko eta erabiltzaileei web orrialde honen erabilpenaren inguruko baldintzen berri emateko.
Ehkolektiboa Elkarteak eskubidea dauka web orrialdean agertzen diren informazioak aldatzeko, aurretiko abisurik eman gabe, eta nahikoa izango da web orrialdean argitara ematea.

Ehkolektiboa Elkarteari buruz

Ehkolektiboa Elkarteak bere identifikazio datuak eskaintzen dizkizu, web orrialdearen erabiltzaile zaren hori, zure konfiantza areagotu eta elkarren arteko harremanak hobetzeko asmoz.

Izen soziala: Ehkolektiboa Elkartea
Helbidea: Urteaga kalea 21 – 20570 Bergara (Gipuzkoa)
IFK: G75168195
Telefonoa: +34 688 867 020
Helbide elektronikoa: info@ehkolektiboa.eus
Domeinuaren izena: ehkolektiboa.eus
Euskadiko Elkarteen Erregistroan inskribatuta 2016ko azaroaren 22 ez geroztik, AS/G/20820/2017 erregistro zenbakiarekin.

Cookie-ak

Bezeroaren nabigazioa errazteko, saskiaren edukia kudeatzeko, aholku pertsonalizatuak eskaintzeko eta eskaintzen berri emateko gure webguneak cookie-ak ezarriko ditu eta IP-a gordetzeko euskarria erabiliko du.

Cookie-a bezeroaren ekipoan uzten duen fitxategia da eta bere helburu bakarra www.ehkolektiboa.eus webgunean nabigazioa erraztea da (ez du birusik eta ezin da exekutatu, ez delako fitxategi aktiboa). Cookie-a www.ehkolektiboa.eus orriak eta bezeroak irakurri ahal izango du, eta nahi izanez gero, ezabatzeko aukera izango du nabigatzailearen aukeren atalean.

Datu pertsonalen babesa

Ehkolektiboa Elkarteak zure datu pertsonalak komunikazioetarako eta estatistikak prestatzeko erabiliko dituela onartzen duzu, berariaz eta erreserbarik gabe. Zure datuak ez dizkiogu inolaz ere hirugarren bati emango zure baimenik gabe.

Edonork ikusi, zuzendu edo ezaba ditzake bere datuak; tratamendua mugatu, datuen aurka jo eta datuak testuinguru informatiko batetik bestera pasatu ere bai. Horretarako, gure bulegoetara (Urteaga kalea 21 – 20570 Bergara, Gipuzkoa) edo info@ehkolektiboa.eus helbidera idatzi beharko diguzu, eta zein eskubide baliatu nahi duzun adierazi. Informazio gehiago nahi baduzu, ikus www.ehkolektiboa.eus

Ehkolektiboa Elkarteak beharrezko neurriak hartu ditu, teknikoak eta antolaketaren ingurukoak, bere esku dauden datu pertsonalen seguritatea eta osotasuna bermatzeko; eta neurriak hartu ditu baita ere, datuak ez galtzeko eta baimendu gabeko pertsonek datu horiek ez ikusteko edo/eta ez aldatzeko.

Ardurak

Ehkolektiboa Elkarteak eskubidea du bere webgunearen edukian, aldez aurretik abisatu gabe, egokiak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko. Webgunearen edukiei dagokienean, haren erabilera-baldintzei dagokienean eta kontratazio-baldintza orokorrei dagokienean. Aldaketa horiek bere webgunearen bidez egin ahal izango dira, zuzenbidean onar daitekeen edozein modutan, eta nahitaez bete beharko dira web-orrian argitaratuta dauden aldian eta ondorengo beste batzuek aldatzen ez dituzten arte.

Jabetza intelektuala

Web orrialde hau nahiz bere programazioa, edizioa, konpilazioa, diseinuak, logotipoak, testuak edo/eta grafikoak, besteak beste, Ehkolektiboa Elkartearenak dira, bestelakoa adierazten den kasuetan izan ezik, eta jabego intelektualaren inguruko legediak babesten ditu. Web orrialdean sartzeak ez dizu inongo eskubiderik ematen horien jabetzaren inguruan.

Web orrialdeko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta gorde ditzakezu, betiere erabilera pertsonalerako edo ikerketarako bada soilik, eta iturria aipatuz. Debekatuta dago web orrialdeko edukiak merkataritza helburuetarako erabiltzea edota horiek birsaltzea edo banatzea Ehkolektiboa Elkartearen edo dagokion eskubideen jabearen baimenik gabe. Baimendu gabeko erabilpenena egiten baduzu, urraketa larria egingo duzu autoreek jabetza intelektualaren inguruan dauzkaten eskubideetan.

Web orrialdean agertu bai baina Ehkolektiboa Elkartearenak ez diren diseinuak, logotipoak, testuak edo/eta grafikoak, dagozkion jabeenak dira, eta horien inguruan arazoren bat sortuko balitz, jabeek beraiek hartuko lukete horren ardura.

Web orrialde honetan jabetza intelektualaren urraketaren bat emango balitz eta horren berri eman nahiko bazenu, edo, besterik gabe, edukien inguruko iradokizunen bat egin nahiko bazenu, helbide elektroniko honetara jo dezakezu: info@ehkolektiboa.eus

Legeria eta jurisdikzioa

Web orrialde honen inguruan nahiz bertan burututako ekintzen ondorioz sor litezkeen gorabehera eta eztabaidak konpontzeko espainiar legeria aplikatuko da, eta, behar izanez gero, aldeek Donostiako epaitegi eta auzitegietara jo beharko dute.

Dokumentu honen klausularen bat ezeztatuko balitz ere, beste klausulek indarrean jarraituko lukete, eta aldeen borondatearen arabera nahiz dokumentu honen helburu orokorra kontuan hartuta interpretatuko lirateke. Nahi izango balu, Ehkolektiboa Elkarteak uko egin diezaioke dokumentu honetan azaldutako eskubide eta eskumenak erabiltzeari, baina horrek ez du esan nahi, inolaz ere, horiei uko egiten dienik, Ehkolektiboa Elkarteak berak berariazko ukapena egiten ez badu, behintzat.