Baserriko Uzta apirilaren 2an hasiko da Pettirekin Anizen, pandemiagatik bi urtez bertan behera utzi behar izan ondoren. 2022 urteko uzta Nafarroako Aniz herrian hasiko da, Jauregia etxaldean. Etxalde honetan behi-esne ekoizpena dute, eta bi anaiak buru-belarri ibiltzen diren arren familia osoaren laguntzaz nekazal-turismoarekin osatzen dute etxalde dibertsifikatua. Saio honetan izango diren hainbat ekimen Baztango Udalak diruz lagundu ditu.
Apirilaren 2ko programa:
- 10:30 Ongi etorria herriko musikariekin. Txistulariak.
- 11:00 Ekitaldiaren hasiera, bisita
- Kirikoketa (jo ala jo elkartea)
- Aurkezpena.
- Etxaldeari bisita. Transformazioa eta ukuilua
- 12:30 Hamaiketakoa
- 12:45-13:45 Pettiren Kontzertua
- 14:00 Bazkaria
- 15:30 Bazkalostea Mahai kantuak. Hauspolariak.
Hurrengo ekitaldiak hauek izango dira:
- Udakoa Bizkaian, data eta leku zehatza zehazteke.
- Udazkenekoa Ibarlan (Baxe Nafarroa), urriaren 8an.