BSP
Berme Sistema Parte-hartzailea,
identifikazio erreminta
Berme Sistema Parte-hartzailea (BSP) laborarien, herritarren eta beste eragile sozialen arteko elkarrekiko konfiantzan oinarritutako erreminta parte-hartzailea da, elikagaien eta ekoizpen-prozesuen kalitate agroekologikoa bermatzeko eta komunikatzeko. Kontrol edo zertifikazio alternatiba herrikoia da.
BSP
Berme Sistema Parte-hartzailea (BSP) laborarien bai herritarren parte-hartze aktiboan oinarritzen da. Agroekologiarekin eta Elikadura Burujabetzarekin bat datozen irizpide sozio-laboral, ekonomiko, politiko-kultural eta tekniko-ekologikoak definitu, ulertu eta praktikan jartzea ahalbidetzen dute.

BSPak parte hartzen duten komunitateen arteko loturak indartzen ditu, parte-hartzearen eta adostasunaren bidez, martxan jartzen diren konpromiso, irizpide eta prozeduren inguruan.

Laborari txikiak ahalduntzen ditu, tokiko merkaturatze-zirkuituak sortzen ditu, elikadura burujabetza sustatzen du eta jakintza berreskuratzea bultzatzen du, komunitate bakoitzaren errealitatera egokituz.
EHKOlektiboaren lana burutzeko oinarria da Berme Sistema Parte-hartzailea.
Pertsonen neurriko etxaldeak
Komunitatean oinarritzen dira: lurraldearen eta pertsonen zaintza eta bizitza dira horren ardatza.
Ekologikoa
Europako araudiaz haratago, ekoizpen ekologikoa bere zentzurik zabalenean ulertzen da.
Gertukoa
Tokian tokiko ingurune, gizarte, kultura eta ekosistema errotu eta egokitzen diren etxaldeak dira.
Ekonomia sozial eraldatzailea
Tokiko elikadura sareen zikloak ahalik eta gertuen ixteko saiakeran, etxalde txiki eta anitzen aldeko apostua egiten da.
