ehko-logo-04
AGROINDUSTRIATIK DESBERDINTZEN GAITUENA ELKARLANA ETA KONFIANTZA DA

BSPak ZER DIRA?

BSP zer dira?

 

 

Ikusi hemen bideoa

NOLA ZIURTATZEN DUGU BERMEA?

Nola ziurtatzen dugu BSPa

LAN TALDEAK

EHKO LANTALDEAK

EHKOlektiboa laborariek bultzatutako mugimendua izanik, Agroekologiaren bidean pausoak ematen jarraitzeko jakintza eta esperientziak partekatzea ezinbestekoa dugu. Horregatik,  ekoizpen arloko lan-taldeetan antolatzen dira EHKOn laborariak eta urtero elkartzen dira gai konkretu batzuen inguruan hausnartzeko, formazio bidez  teknikak hobetzeko edota proiektu zehatzak martxan jartzeko. Euskal Herri osoko pertsonak elkartzen direnean laborarien arteko elkartasun indarrak lotzen dira; lan kolektibo batean parte hartzeak ematen duen babesari esker.

Berme Sistema Partehartzaileren baitan LAN-TALDEEK prozesuan dauden laborarientzako babes gune bilakatzen dira. Horrez gain,  Agroekologiaren irizpideak definitu, garatu eta mugatzen dira espazio hauetan.  formazio zein jakintzen trukaketa ahalbideratzen da lan-taldeetan, modu praktikoan laborariek elkar ezagutzaren bitartez Agroekologiaren irizpideen lorpen mailan aurrera pausoak emateko.

ONARPEN KOMISIOA

BSParen funtsezko taldea da, izan ere prozesu guztiaren zaindari eta sustatzeaile da komisio hau, eskaeretatik hasi eta identifikatzailearen erabilerarte lan egiten du.

Laborari eta herritarrez osatuta dago, talde anitza izatea funtsezkoa baita EHKOn dagon dibertsitate guztia babestu ahal izateko.

Komisioaren lan nagusia, ETXALDE BISITETAN betetako galdetegiak birpasatzea da. Jasotako erantzunak 2021eko LAN-TALDEETAN landutako irizpide eta mugarriekin alderatzen dira, irizpideen betetze maila sailkatuz. Agroekologiaren bermea ematea prozesu oso konplexua da, etxalde bakoitzak baititu lan egiteko modu propio eta testuinguru konkretua, beraz, ez da ardura makala komisio honek duena!

Balorazioak egiterako garaian Onarpen Komisioak LAN-TALDEEK berriro landu edo segurtatu behar diren irizpideak identifikatzen  ditu, hortaz hurrengo urteetarako bai etxalde mailan eta baita BSParen garapenaren bideorria proposatzen dute.

ONARPEN KOMISIOAK EHKO BSPa prozesu baztertzailetik ihesi, eredu agroekologikoak proposatzen digun bertutean eta hobekuntzarako bidean jarritzen du indarra. 

 

ETXALDE BISITAK

 

 

Gure kolektiboko baserriak eta laborariak ezagutzeko aukera bikainak dira. Konfiantzazko giroan kolektiboki adostu ditugun irizpideak eta beharrezko neurriak birpasatzen ditugu, elkarrekin agroekologiaren bidean aurrera egiteko. Etxalde bisiten helburuak dira:

  • EHKOko kideek EHKO ETXALDE SAREA elkarrekin ezagutu eta kolektibotasuna indartzea

  • BSParen garapenean azken urtean elkarrekin garatutako irizpideak (ZUHAITZA) eta lan-taldeetako neurriak elkarrekin bermatzea.

  • Onarpen Komisioak EHKO ETXALDE SAREA baloratu ahal izate

  • Agroekologiaren bidean herritar eta laborarien parte-hartzea sustatz