EKOIZPEN EREDUEN IKERKETA
EKOIZPEN EREDUEN ikerketa 2018-2019 urteetan EROSKETA EREDUEN ikerketaren jarraipen moduan ulertu dezakegu, baina baita jendarteari agroekologia modu konkretuan, irizpide batzueri lotuta ulertarazteko komunikazio proposamen modura. Guk jakin badakigun arren, gure etxaldeen balioa, askotan hori komunikatzeko tresna falta somatu dugu, adibidez EHKOren baitako etxalde agroekologikoek nolakoak diren eta nola lan egiten duten azaltzerakoan.
Luze joko luke laburpen honetan azaltzea ikerketan erabilitako metodologia eta prozesua, beraz hainbat aipamen besterik ez ditugu azaleratuko. Ikerketa modu partehartzailean egin dugu, prozesu guztiz herrikoia bideratuz. Prezisioaren ordez pertsonen (gure laborari eta herritarren) inplikazioa bilatu dugu, eta elkarrekin oso denbora gutxian eta baliabide gutxirekin lan egiten jakin dugu. Espero dugu dimentsio hori ulertzea 😉 .
Oso ondorio interesgarriak agertu dira, etxaldeen funtzionamendu eta egoeraren inguruan!
INFOGRAFIA HONETAN JASO DITUGU IKERKETAREN EMAITZA INTERESGARRIENAK
Txosten osoa eskuratzeko jarri gurekin harremanetan!