ehko-logo-04

[Bideoa] Baserriko Uzta: MICE

Urteko azkeneko Baserriko Uzta Arbonako Agerrea baserriak jaso zuen azaroaren 18an 100 bat lagun bilduz. Goizean, bertaratutakoek etxaldearen inguruko azalpenak entzun zituzten Olivier Doyhenarden ahotik, eta etxaldearen inguruak ikusi ere.

Olivierren familiak Lapurdiko etxalde honetan 50 urte baino gehiago daramatza behi-esnea ekoizten. Lehen sistema konbentzionalean aritzen ziren, baina Olivier lanean hasi zenetik ekologikorantz urratsak ematen hasi ziren, azkena 2016an.

Etxaldearen inguruak arakatu eta gero, gerturatutakoek goizeko gosea asetu zuten gazta eta sagardo mokadutxoekin eta ondoren, belarriak gozatu Miren Narbaiza MICEren zuzeneko kontzertuarekin. Segidan, EHKOlektiboaren eta inguruko eragileen produktuekin kozinatutako bazkari gozoa jateko aukera izan zuten bertaratutakoek.