ehko-logo-04

[Bideoa] Baserriko Uzta Pedronian

Egun ederra igaro genuen urriaren 12an Pedronia etxaldean (Lohitzune-Oihergi, Xiberua). Anita Duhauren ekoizpena bertatik bertara ezagutu ahal izan zuten bisitariek, eta hainbat produktu agroekologiko dastatzeko aukera ere izan zuten. Gainera, Maddi Oihenartek eta Claudine Arhancetek emanaldi hunkigarria eskaini zuten, abesti tradizionalak eta basa-ahaireak kantatuz. Biba Xiberua! Biba etxalde agroekologikoak!