ehko-logo-04

I. HEGAZTI eta TXERRI ekoizleen BILERA /I.RÉUNION des producteurs de VOLAILLES et PORC /I.REUNIÓN de productores de AVES y CERDOS

IMG_1429   IMG_1430

Maiatzaren 18, Nafarroako Arizkun herrian, monogastriko ekoizleen lehen bilera ospatu zen. Euria etengabe aritu bazen ere, 19 pertsona bildu ziren bertan. Lehenengo bilera honetan, ekoizpen arazo antzerakoak dituzten taldeak direla pentsatuz, hegazti hazleak eta txerri hazleak egun berean bildu ziren.

Lehen orduan, Mikel Altzuart laborariaren etxaldea bisitatzeko aukera izan genuen; arrautza oiloak eta ontziratze prozesua. Ondoren, herriko elkartean, lan bilera egin genuen; bi taldetan banaturik, talde batek ekoizpen teknika mailan landu zuen eta besteak bertakotasuna eta baldintza sozial maila.

IMG_1419   IMG_1439

Laburbilduz erran dezakegu hauek direla lehen bilera honetatik ateratakoak;

Ekoizpen teknika mailan:

– Eremua/ dentsitatea: Ingurunearen arabera aldakorra da, lotearen tamaina talde osoarena baino garrantzitsuago da.

– Idealean, bertako arraza rustikoak erabiltzea, nahiz eta errealitatean, gehienetan ez oso errentagarriak. Bertako arrazak gehiago baloratu.

– Elikadura oso garestia da. Kolektiboki aterabideak bilatu. Zerealistekin harremanak landu.

– Txita ekologikoa aurkitzea zaila. Bertako txita ekologikoen lanketa egin behar da.

Bertakotasuna eta sozial arloan:

– Autonomia maila handitu behar da.

– Bertakotasuna lantzeko, bertako arrazekin lan egin behar da.

– Laborantza, laborarien ogibidea behar du izan, eta ez negozio.

– Kolektiboan egoteak, beste laborariekin lan egiteak asko laguntzen du.

– Ekoizpen- eraldaketa norberak egitea: freskotasuna bermatzen da.

Bileraren ostean, bazkari goxo batekin bukatu genuen egun hartako bilkura atsegina!!

IMG_1448