ehko-logo-04

Zerealisten eta okinen I. Bilera- Reunión de personas cerealistas y panaderas - Réunion du groupe céréaliers-boulangers

IMG_1331  IMG_1341

Arabako Herediako herrian hasi genuen I. Zerealista eta okinen EHKO bilera.

18 pertsonek parte hartu zuten bileran, eta beste askok interesa azaldu zuten, baina bestelako arrazoiengatik ezin izan ziren Herediara hurbildu. Urteetako ibilbidea duten baserritarretatik, lehen urratsak ematen ari direnetara, zitu ekoizle eta okinen arteko harremanak indartzea guztiz beharrezkoa dela pentsatzen duen jendea bildu ginen bertan.

Goizean, Adolfo Beltran de Guebararen etxalde ezagutu genuen; landaketak, biltegia, makineria, egiteko moduak, experientziak… batez ere, zitu ekoizpenaren alderdi teknikoaz jardun ginen.

Okariz herrian, Rosak elkartean lekua hartu zuten bilera egiteko. Bakoitzak ekarritakoa partekatuz bazkaldu genuen, eta noski, ogi, gaileta eta bizkotxoen aukera eta kalitatea ezin hobeak ziren!!

IMG_1321  IMG_1345

Hasieran, bi lan taldeetan banatu ginen. Talde bakoitzak gai bat landu, eztabaidatu zuen, eta gero aman komunean jarri genuen talde txikietan errandakoa. Bi gai hauek jorratu ziren;

  • Zerealista eta okinen ikuspuntutik, ze ezaugarri behar ditu izan bertako agroekologiak?
  • Nola landu, hobetu zerealista-okinen harremana?

Lehenengo galderari erantzunez, bertako agroekologiak dibertsifikazioa eta ingurukoekin elkar lana landu behar dela esan zen. Bestetik, orokorrean ekoizpen mixtoak soilik ekologikora pasatzearen bidea egin behar denaren iritzia zuten. Eta ogigintzan, etxeko legamiarekin lan egin behar zela esaten zuten, kanpoko altxagarriak minimoki erabiliz edo baztertuz.

Zitu ekoizle eta okinen arteko aliantzak indartzeko, komunikazioa indartu eta elkar ezagutzea beharrezkoa ikusi da.

Hildo honetan, Biolur Gipuzkoako okin taldea eta Arabako zenbait zitu ekoizleren harteko lana azpimarratzekoa da. Izan ere, beraiek jada urte batzuk daramatzate elkar lanean eta bertako ogintza ekologikoa zer den definitu dute Biolur Gipuzkoako okinek. Gaur egun, zerealista eta okinen harteko aliantzak indartzeko hitzarmen bat lantzen ari dira. Urrats batzuk aurrera dauden lan hauek, EHKOren zerealista okin taldearen jardueran asko lagundu dezakete.

Ogiaren ekoizpenaren katean, bai talde batekoek zein bestekoak, teknikak hobetu edo esperimentazioaren beharra sentitzen dute; Araban eta Nafarroan lortzen diren ogigintzarako zerealen kalitatea hobetu behar dela esan zen, ogia egiteko beharrezkoak diren parametroetara hurbilduz. Bestalde, ogigintzan ere, ogia egiteko  formula ezberdinak probatzen eta lantzen jarraitu beharra dago, bertako zituekin egungo kontsumitzaileak eskatzen duten ogi mota lortzeko.

Kolektiboko beste taldeetan bezala, zerealista eta okinek, gizarte eta herritarren sentsibilizazioaren beharra zegoela esan zen.

Hurrengo bileraren datak eta lekua finkatzeke geratu ziren, baina Iparraldeko etxalde baten bisita egitea proposatu zen.

IMG_1363  IMG_1366