Berriak

Azaroko Baserriko uzta, bertan behera

Kaixo, lagun!

Entzungo zenuen hegazti gripearen prebentzio neurriak hartzen hasita daudela han-hemenka. Jarraian dituzu ARGIAn eta BERRIAn (2025-11-10) argitaratutakoak:

https://www.argia.eus/albistea/milioi-bat-oilo-konfinatuta-nafarroa-garaian-eta-araban-hegazti-gripearen-arriskuagatik

https://www.berria.eus/ekonomia/hegazti-gripearen-aurkako-neurriak-indarrean-dira-hego-euskal-herrian_2149709_102.html

Horrek bete-betean harrapatu gaitu datorren azaroaren 22rako Baserriko Uztaren antolaketan. Dakizunez, GUNEKO etxaldean genuen hitzordua, eta bertan oiloekin egiten dute lan.

Prebentzio-neurri gisa, Baserriko Uztaren lan-taldeak erabaki du AZAROAREN 22ko BASERRIKO UZTA BERTAN BEHERA UZTEA. Erabakia ez da batere erraza izan, egun ederraren ilusioa bizi genuen; baina uste dugu zintzo eta zuhur jokatu behar dugula. Are gehiago hainbeste pertsona tartean egonik.

Aurkiak ifrentzua behar du, ezinbestean, eta hona hemen gurea: Ondo bidean, gure asmoa da GUNEKOn udaberriko Baserriko Uzta antolatzea. Aurrerago emango dizkizuegu xehetasunak.

Espero dugu egoera ulertzea. Edozein kasutan, informazio gehiago beharko bazenu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan.

Lanean jarraituko dugu 2026ko Baserriko Uzta GUNEKOn lora dadin!

Bitartean, besarkada bat!
Baserriko Uztaren lan-taldea