ehko-logo-04

LORTU DUGU: AZOKAK BERRIRO IREKIAK!

Lortu dugu!
👏👏👏👏👏👏👏

302 eragilek sinatu dute #azokakireki #Sosnekazariak aldarrikapena.
Nekazari, herritar, erakunde eta herri eragileen presioarekin, posible da. Eusko Jaurlaritzak atzera egin du eta merkatu plazak zabalik iraungo dute.
Garaipen hau sektorearen eta herri mugimenduaren saretzeak ekarri du. Denon eskubideen alde presioa egiten, eta lurra lantzen eta zaintzen jarrai dezagun. Zorionak denei!

Zoriontzeko eguna da, baita adi jarraitzekoa ere. Atzoko dekretuaren hainbat murrizketak indarrean jarraitu dezakete, eta sakon aztertu beharko dugu.
Herritarron elikadura eta osasunaren alde lanean jarrai dezagun, orain inoz baino gehiago.

Besarkada bat denei!