ehko-logo-04

Baratzezainen eta hazi-landare ekoizleen taldea Lekornen

Pasaden Urtarrilaren 22an, Baratzezain eta hazi-landare ekoizleen taldea Lekornen bildu zen. Garro etxaldearen bisita egin ondoren, Herriko etxeak utzitako gelan pick-nick baten inguruan bazkaldu genuen.

36 bat pertsona bildu ginen, probintzia ia guztietatik (Nafartarren presentzia faltan bota genuen…). Eskerrik asko! Askok 2 orduko bidea egin zuten, eguraldi hotz eta euritxua izan genuelarik..

Beste lan taldeekin bezala, 4 azpi taldeetan banatu ginen, talde bakoitzak honako gai hauek landu zituelarik:

– Europako araudia aztertzea eta ekarpenak egitea

– Gure etxalde agroekologiko ideala zein izango litzatekeen laburbiltzea

– Arlo sozialean zer eskatuko genukeen jasotzea

– Bertakotasuna, zer den eta ze baldintzak bete beharko ziren jasotzea.

Lan taldeak lanean dihardu eta datorren bilera Otsailaren 5ean izango da, Gipuzkoako Itziar herrian (Ikusi Blog honetan egiten den deialdia)

IMGP4073 IMGP4081 IMGP4090 IMGP4099