ehko-logo-04

BASERRIEN FITXA galdetegia

Kaixo lagun!

Dakizuen bezala BASERRIKOPLAZA.eus plataforma garatzen ari gara erlojuaren kontra. Egunotan sistema informatikoa eta barne egituraketa lanetan ibili gara, eta baita komunikazio arreta ematen ere; izan ere, ehundaka izan dira ekimenean interesatu diren herritarrak, zaintza taldeak, erakundeak eta baserritarrak. Oihartzuna ikusita ziur gaude sortuko dugun tresna honek bizi dugun egoerari aterabide potente bat lortzeko aukera dela, bai baserritarren ekoizpenei eta baita ere herritarrei elikagai osasuntsuak helarazteko.

Hurrengo pausoa BASERRI eta EKOIZPEN proiektuen fitxak osatzen jarraitzea da. Horretarako DEIA BASERRITARREI: zure ekoizpena herritarrei modu zuzen, duin eta iraunkorrean helarazteko, bete galdetegi hau.

baserrikoplaza.eus

Asteko behintzat asmoa eskualde edo/eta herrika funtzionatzea da, momentuan martxan dauden banaketa kanal, zaintza sareak, azoka eta denda txikiak baliatuz.

Animatu!