Baserriko Uzta
Baserria, laborantza ekologikoa eta musika uztartzen dituen ekimena
Urtaro bakoitzean, EHKO etxalde baten ateak eta musikari baten doinu kutxa zabalduko ditugu. Hala, bien bizibidea, nola, egunerokoa ezagutzeaz gain, beraien uztaz gozatzeko.
Bada, egun bateko esperientzia da Baserriko Uzta ekimena. Bakarrik, lagunekin, zein familiarekin egiteko esperientzia eder bat. Lau zatitan banatua.
			
Bisita gidatua
Lehenik, baserriari bisita egiten dugu. Baserritarrak ongietorria ematen du, bere burua aurkeztu eta etxaldea erakutsiko du, bere ogibidea azalduz. Ibilbide ederra izaten da, asko ikasteko eta ikusteko.

Hamaiketakoa
Bisitaren ostean, indarrak hartzen ditugu. Laborariak ekoizten dituen produktuak -uzta- dastatzen ditugu.

Kontzertua
Hamaiketako goxoa gozatu eta gero, kontzertua egingo den espaziora hurbiltzen gara. Ukuilu, ezkatze, zein soro, bertan jesarri eta kontzertuari ekingo zaio.

Bazkaria
Azkenik, tokiko lehengai ekologikoekin egindako otorduaz gozatuko da; bai baserriak ekoizpen dituen produktuekin eta inguruko beste etxalde batzuenarekin
Guneko Etxaldea
Baserriko Uztaren udazkeneko edizioa martxan dugu EHKOlektiboan. Oraingoan, azaroaren 22an, Nafarroako lurretan murgilduko gara, San Martin Unx-ko Guneko etxaldea ezagutzeko. Bisita gidatuarekin hasiko dugu eguna, eta ondoren hamaiketako berezi bat dastatzeko aukera izango dugu. Agroekologia eta musika uztartzen dituen ekimena izanik, kantaldiaren txanda etorriko da gero: Ines Osinaga abeslariak emanaldi hunkigarria eskainiko digu. Eguna borobiltzeko, mahaiaren bueltan elkartuko gara, jaki ekologikoekin gozatzeko!
			
			Baserriko Uzta
Beste urteko ekimenaren bideoak
2024ko udazkeneko Baserriko Uzta, Pedronia etxaldean (Lohitzune-Oihergi, Zuberoa).
Pedronia etxaldean, egunpasa ederra egin genuen agroekologia eta musikaren bueltan. Bisita eta otordu ekologikoez gain, Maddi Oihenart eta Claudine Arhanceten ahaireekin gozatu genuen. Biba Xiberua! Biba etxalde agroekologikoak!
.
Lagunarteko giro ederrean proiektua ezagutu, jakiak dastatu eta ‘Kantu bat gara’ kontzertuarekin gozatu dugu. Gainera, Agharas elkartekoek ere musika emanaldi hunkigarri bat eskaini dute, kulturartekotasunari hauspoa emanez. Agroekologiaren aldeko komunitatea indartzen goaz!
2023ko udazkeneko Baserriko Uzta, Agerrea baserrian (Arbona, Lapurdi).
100 bat lagunek MICEren zuzeneko kontzertuarekin belarriak gozatu eta EHKOlektiboaren proiektua ezagutu zuten.
2023ko udako Baserriko Uzta, Biezko baserrian (Axpe, Bizkaia).
Uger talde bizkaitarrak gerturatutakoek buruak astintzea lortu zuen beraien musikarekin. Oihanek eta Anerrek egitarau oparoa prestatu zuten bere lagunentzat: baserriari bisita, bakarrizketa saioa Joana Ocaña eta Garazi Magunagoitiaren eskutik, Sendabelarren Destilazio tailerra eta Astoturfer musika taldearen kontzertua. Egunaren kronika grafikoa Gorka Belasko marrazkilariaren esku egon zen.
2022ko udazkeneko Baserriko Uzta, Oihanartia etxaldea (Ibarla, Baxe Nafarroa).
2022ko udaberriko Baserriko Uzta Jauregi etxaldea (Aniz, Nafarroa).
