ehko-logo-04

Baserriko Uzta apirilaren 2an hasiko da Pettirekin Anizen, pandemiagatik bi urtez bertan behera utzi behar izan ondoren

Baserriko Uzta apirilaren 2an hasiko da Pettirekin Anizen, pandemiagatik bi urtez bertan behera utzi behar izan ondoren. 2022 urteko uzta Nafarroako Aniz herrian hasiko da, Jauregia etxaldean. Etxalde honetan behi-esne ekoizpena dute, eta bi anaiak buru-belarri ibiltzen diren arren familia osoaren laguntzaz nekazal-turismoarekin osatzen dute etxalde dibertsifikatua. Saio honetan izango diren hainbat ekimen Baztango Udalak diruz lagundu ditu.

Apirilaren 2ko programa:

  • 10:30 Ongi etorria herriko musikariekin. Txistulariak.
  • 11:00 Ekitaldiaren hasiera, bisita
    • Kirikoketa (jo ala jo elkartea)
    • Aurkezpena.
    • Etxaldeari bisita. Transformazioa eta ukuilua
  • 12:30 Hamaiketakoa
  • 12:45-13:45 Pettiren Kontzertua
  • 14:00 Bazkaria
  • 15:30 Bazkalostea Mahai kantuak. Hauspolariak.

Hurrengo ekitaldiak hauek izango dira:

  • Udakoa Bizkaian, data eta leku zehatza zehazteke.
  • Udazkenekoa Ibarlan (Baxe Nafarroa), urriaren 8an.

Izena eman Hemen: