ehko-logo-04

Baserritar txikien ekoizpenaren alde

EGUNERATZE OHARRA:

Baserritar txikien ekoizpenaren aldeko kanpainaren eguneratzea

Martxoaren 30ean 150 erakunde baino gehiagok sinatu eta bidali zuten eskaera urgentea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari. Erakundeek eskatzen genuen elikagai-azokak ireki daitezela, administrazioak tokiko ekoizpenen aldeko apustua egin dezala edo neurri fiskalak ezarri ditzala.

Apirilak 6an Ministerioak erantzun iheskorra eman ondoren, eta ikusita Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ez duela ez erantzuten ez neurri zehatzik definitzen, estatu osoan dagoeneko atxikitu garen 600 erakunde eta kolektibo inguruk gutun berri bat erregistratu dute, oraingoan Osasun eta Kontsumo Ministerioetara zuzendua apirilaren 8an, bultzatu ditzaten eskala txikiko nekazaritzako elikagaien ekoizpena, komertzializazioa, nekazaritza ekologikoa eta tokiko ekonomia.

Zer egin orain kolektibo eta erakundeetatik?

Lurraldeetatik jardutea funtsezkoa da administrazio autonomikoek eta tokikoek aurrera egiten ari garen eskaerak eta proposamenak balora ditzaten.

Horrekin batera, kanpaina bat antolatzen ari gara sare sozialetan (#SOSNekazariak eta #SOSCampesinado hashtag-arekin). Apirilaren 8an, asteazkena, 11:00etan abiatuko dugu. Kanpaina honi laguntzea funtsezkoa da ikuspen ona izateko. Zuen sareak mugituz gero, indar handiagoz entzunarazi ahal izango dugu. https://paper.komun.org/p/sos_campesinos partekatutako dokumentu honetan kanpainari buruzko informazio gehiago eta material erabilgarriak (argazkiak, infografiak, etab.) dituen karpeta baterako esteka aurki daitezke.

Kanpainarekin bat egin duten erakundeei eskatu diegu, sareetako kanpainarekin bat egiteaz gain, Ministerioari egindako eskaerekin batera gutuna egokitzeko eta elikadura-arloko eskumenak dituzten tokiko eta autonomia-erkidegoko administrazioetara bidaltzeko.

[ES] EN DEFENSA DE LA PRODUCCIÓN CAMPESINA

COVID-19 krisiak eskala txikiko nekazaritzako elikagaien ekoizpenean eta nekazaritza ekologikoaren arloan dituen eraginak kontuan hartuta, Espainiar estatu osoko 150 erakundek baino gehiagok eskatzen diote Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari neurriak har ditzala. 

infografia SOSnekazariak

Espainiar estatuko ehun erakunde eta kolektibo baino gehiagok eskaera formal bat erregistratu dute martxoak 30ean Nekazaritza Ministerioan. Bertan eskatzen da «autonomia erkidegoei eta udalei beharrezko jarraibideak eman ditzaten hurbileko merkatu ez sedentarioetarako irtenbideak bilatzeko».

Elikagai-merkatu horiek itxi egin dira, oro har, tokiko gobernu eta gobernu autonomiko askok interpretazio murriztaileegiak egiten dutelako COVID-19 delakoaren pandemiaren aurrean alarma-egoerak ezarritako debekuen gainean.

Hitzarmena sinatu duten erakundeek (horien artean, estatu mailako zenbait plataforma) zenbait autonomia-erkidegotan abian jarritako segurtasun- eta higiene-protokoloetara jo dute, gertutasun-merkatuek elikagaien segurtasuna bermatzen jarraitu dezaten krisi honetan. Izan ere, zuzeneko salmentako kanal horiek aukera ematen diete herritarrei premiazko ondasunak eskuratzeko —haien ekoizpena, zirkulazioa eta hornidura berariaz babestuta daude alarma-egoeragatik—, edozein supermerkatuek baino segurtasun- eta higiene-baldintza ezin hobeetan. Zehazki, Balear Uharteetako Gobernuak elikagaiak zuzenean saltzeari buruz egin zuen araudia aipatu dute, baita Galiziako Landa Ingurunearen Sailak baserri, baratze eta ukuiluetara egindako joan-etorriak ere.

Era berean, krisi honek nekazarien ekonomietan eragiten ari den inpaktu ekonomiko ikaragarria arintzeko, administrazioen ahalegina eskatzen da tokiko ekoizpenen alde egin dezaten, ospitaleak, adinekoen zentroak, gizarte-jantokiak, eskola-jantokiak edo elikagai-bankuak hornitzeko; edo neurri fiskalak har ditzaten, hala nola, ekoizle txikiei autonomoak ordaintzeko salbuespena.

Larrialdi honek, beste hainbatek bezala, elikadura osasuntsu eta jasangarriaren alde lan egiten dugun erakunde guztiei batuta topatuko gaitu; eta elkartasun honetan ekoizpen txikiko nekazaritza eta abeltzaintza abangoardian dago.

Jarraian, Nekazaritza Ministerioan aurkeztutako idazki osoa partekatzen dugu, Espainiar estatuko hurbileko elikagaien merkatu ez-sedentarioak berriro irekitzeko egiten diren argudio eta eskaera guztiekin, eta erakundeen atxikitze-formulario batekin.

Jarraian duzue gutuna.