ehko-logo-04

[Bideoa] Baserriko Uzta: Uger taldea

Bi urtez atzeratu behar izan zen ekitaldia, azkenik ospatzea lortu zuten pasa den abuztuaren 26an Atxondoko Biezko baserrian. Gogotsu hasi zen eguna etxaldeko bisitarekin. Euskal Herri osotik ailegatutako ehun eta hogei lagun inguru bi taldetan banatuta, Aner eta Oihane jarraitu zituzten baratza, fruitu zuhaitzak, oilategia eta sendabelarrak ezagutzeko. Ondoren, barazki tostada, piper berdeak eta gazta banatu ziren goizeko gosea asetzeko.

Ordu batak aldera, rock-ak hartu zuen lekua Uger taldearen kontzertuarekin. Biezko baserriaren sarreran muntatutako agertokitik, talde bizkaitarrak gerturatutakoek buruak astintzea lortu zuen beraien musikarekin. Segidan, Amillenak EHKolektiboaren eta inguruko eragileen produktuekin kozinatutako paella goxoa jateko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Arratsaldeaz ere gozatu ahal izateko, Oihanek eta Anerrek egitarau oparoa prestatu zuten bere lagunentzat: bakarrizketa saioa Joana OcaƱa eta Garazi Magunagoitiaren eskutik eta Sendabelarren Destilazio tailerra, non alanbikean salbia nola destilatzen den ikusteko aukera egon zen. Egunaren kronika grafikoa Gorka Belasko marrazkilariaren esku egon zen, zein behatz biziekin, ikusitakoa irudikatzen egon zen ekitaldi osoan zehar.

Astoturfer musika taldeak, Anerrekin gitarran, egunari amaiera eman zion rock gehiagorekin.