ehko-logo-04

EHKOlektibotik ekimen berri bat abiatu zuen 2019an, BIZIAREN AHOTSAK, EHKOlektiboa bertsotan izenpean. Proiektu honekin bizitzaren bi oinarrietara jo nahi izan du EHKOk: elikadura eta ahotsa.

Ekimenaren helburua EHKOlektiboa ezagutzera ematea da, eta Agroekologiaren alde egiten duen lana gertuagotik ezagutzea. Bizitzaren oinarriak diren elikadura eta ahotsa batuz, bizitzaren esentziara hurbiltzea da ekimenaren beste helburua; honen bitartez baserritar eta bertsolarien lanaren garrantzia azpimarratzeko. EHKOlektiboak antolatzen duen Baserriko Uzta ekimenaren ildotik, etxaldera bisita eta bazkari agroekologikoa da ekimenaren erdigunea, eta horretarako euskal sortzaileen lana izaten da egunaren eroalea.