ehko-logo-04

EHKOlektibotik Amillubi proiektua babesten dugu

AMILLUBI, LURRA TAUPAKA


Eusten gaituen lurra ondasun kolektibo bilakatzeko helburuarekin abiatu dugu Amillubi proiektua. Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten, elkarrengana batu garen mugimendu agroekologikoa gara eta lurra babestea dugu helburu. Amillubi baserria eta bere lurrak erostera goaz; zure, nire, eta gure ondorengoen elikagaiak bermatu nahi baditugu, gelditzen diren lur emankorrak babestu behar ditugu. Lurrarekin errespetuzkoak diren laborantza proiektuak jarriko dira bertan martxan, formazioa eta nekazarien arteko saretzea sustatuko dira. Eta nekazari berri gehiagoren bidelagunak izango gara.


Nor gara?
Amillubi proiektua Biolur elkarteak sustatzen du. Biolur Gipuzkoa 1993an sortu zen nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa sustatzeko herritar eta ekoizleek osatutako irabazi asmorik gabeko elkartea da. Biolurren xede nagusia,
elkarlanean eta lankidetza ezberdinak eraikiz, nekazaritza eta abeltzaintza agroekologikoa eta iraunkorraren bidez gure lurraren epe luzeko emankortasuna bermatzea, jendartearentzako elikagai osasuntsuak sortzea eta landa inguru eta herri biziak eta duinak sustatzea da. Urte hauetan landutako lankidetza bideari esker Amillubiko Talde Eragilea sortu dugu. Bertan parte hartzen dugu Biolurreko hainbat kide baserritar eta ekoizleak, herritarrak eta eragileak. Talde eragile honek Amillubin garatuko diren proiektu agroekologikoak zehaztu, ibilbide sozioekonomikoa jorratu eta arlo komunikatiboa lantzen ditu.


Zertarako Amillubi?
Amillubi baserria eta bere lurrak erostera goaz! Elikadura burujabetzarako bidean lurrarekin errespetuzkoak diren laborantza proiektuak jarriko ditugu martxan Amillubin; formazioa eta nekazarien arteko saretzea sustatuko ditugu, eta
nekazari berri gehiagoren bidelagunak izango gara. Proiektuaren helburu nagusia da Amillubi ondasun kolektibo bilakatzea, eta horren bitartez:
• Herritarrek bertako eta osasuntsuak diren elikagaiak eskuratzea.
• Nekazariek lurrak modu duinean lantzeko aukera izatea.
• Lurra espekulaziotik zein artifizializaziotik babestea.
• Lehen sektorea eta gure elikadura sistema indartzea.


Zergatik Amillubi?
Amillubi 5 hektareabaso eta 4 hektarea belardi natural eta nekazaritzarako lur saliez osatzen da. Balio agroekologiko
handiko eremu zabal hau herritarrontzat elikagaiak sortzeko eta babesteko aukera daukagu eskuartean! Gainera, leku estrategiko batean kokatuta dago, bereziki hiru arrazoiengatik:
– Amillubi baserria Urola ibaiaren meandro naturalean dago, Zestoa herriko Iraeta auzoan. Meandroan egoteak krisi
klimatikoaren garaiotan ura eskura izatea bermatzen digu eta lurraren emankortasuna indartzen du.
– Elikagaien banaketarako logistika antolatzeko leku egokian dago.
– Amillubiko lurrak entitate-publikoaren jabetza duten 26 hektareako nekazaritza lur gisa kalifikatuta dauden eremu
zabal baten alboan daude, etorkizunera begira proiektua hedatzeko aukera paregabea eskainiz.
Amillubiko lurrak eta baserria eskuratzeko guztion ekarpena beharrezkoa da.


Guztira, 390.000 € behar ditugu erosketarako eta baserria konpontzeko.


Babestu zuk ere Amillubiren metro koadro bat lur!!

Izan Amillubitar!!


https://amillubi.coop57.coop