Berriak

Etxalde bisitek segitzen dute!

Kaixo kide!

EHKOlektiboak antolatzen duen etxaldeen bisita kanpainak segitzen du!

Urrian, EHKOkolektiboa Etxalde sarea osatzen duten Nafarroako etxaldeak bisitatu genituen. Abendua eta urtarrila honetan, EAE eta Iparraldeko etxaldeak bisitatuko ditugu eta bertan zuek ere parte hartzea nahiko genuke.

Etxalde bisitak, gure kolektiboko baserriak eta laborariak ezagutzeko aukera bikaina dira. Konfiantza giroan kolektiboki adostu ditugun irizpideak eta beharrezko neurriak birpasatzen ditugu, elkarrekin agroekologiaren bidean aurrera egiteko.

Bisitetan, etxaldeko laborariez gain, beste laborari batek eta herritar batek edo bik parte hartzen dute. Gainera, langileok ere hor izango gaituzue bisita bideratzen laguntzeko.

Eman izena galdetegi honetan: https://forms.gle/EAfVyVXXMUiFrikD8

ANIMA ZAITEZ!