ehko-logo-04

Haragi ekoizle taldearen I. Bilera / I. Réunion groupe producteurs viande /I. Reunión grupo productores carne

IMG_1367  IMG_1389

I. Haragi ekoizle bisita Iparraldeko Ostabat herrian izan zen, Daniel Olçomendy-ren etxaldean.

Bisita

12 pertsona bildu ginen bertan, 8 abeltzain eta 4 animatzaile. Goiz bateko jarduera programatuta zegoenez, bisita eta bilera egiteko denbora gutxi egon zen.

Etxaldearen bisitarekin batera, BIOZKARIA elkartea eta beren proiektua ezagutu genuen. Daniel eta beste 7 kidek osatzen duten abeltzainen elkartea da eta elkarrekin koordinatzen dira salmentarako. Besteak beste, jantoki kolektiboekin lan egiten dute, eta elkarrekin duten koordinazioari eskerrak, ikasturte osoz zenbait ikastetxe haragiarekin hornitzeko gai dira.

IMG_1398   IMG_1403

 

Bilera

Beste taldeekin bezala, abeltzaintza agroekologikoa definitzeko 3 esparru landu ziren; arlo tekniko- ekologikoa, sozial arloa eta bertakotasuna.

Arlo tekniko ekologikoan;

– batez ere autonomia gaia eta siloko bazkari buruz hitz egin zen. Orokorrean siloa gutxitu behar zela esan zen, ganaduari gibeleko osasun arazoak ekarri ditzakeelako. Beste batzuk, autonomia maila handitzeko siloa egiteak laguntzen duela esaten dute.

– Arraza ezberdinen alde baikorrak eta ezkorrak ere landu ziren.

-Eta hurrengo bilera batean gehiago sakontzeko: animaliak lotzearen gaia eta mutilazioen gaia.

Arlo sozialean;

– Kolektiboan lan egitearen garrantzia eta gizartearekiko sentsibilizazio azpimarratu ziren

Bertakotasunaren arloan;

– Salmenta zuzena edo hurbileko salmentaz hitz egin zen. Jantoki kolektiboekiko, Iparraldean eta Hegoaldean dagoen diferentzia nabarmena da; iparraldean baserritarrak zuzenean hornitu dezakete jantokia, hegoaldean ordea catering enpresa handien bidez egin ohi da ia kasu gehienetan.