Baserriko uztaren ziklo berria aurkeztu dugu
- Lehenengo edizioaren arrakastaren ostean indarberrituta dator Baserriko Uzta ekimena. Kulturaren bitartez agroekologian oinarritzen diren etxaldeak eta herritarrak batu nahi ditu ekimenak.
- Aurten hiru urtarotan izango da: ekainaren 15ean Olatz Salvadorrekin Anuzitan (Araba), abuztuaren 31an Eñaut Elorrieta Pagolan (Zuberoa) eta azaroaren 9an Ruper Ordorika Eibarren (Gipuzkoa) .
- Etxaldeko bisita, kontzertua eta bazkari agroekologikorako txartela 20 eurokoa da (gaztetxoak 12 euro). Izena emateko baserrikouzta@gmail.com helbidera idatzi behar da, tokia mugatua baita.
-
Ekainaren 15a Anuzitan (Araba) lehen saioa
Olatz Salvador
Donostiar gazteak bere lehen lana aurkeztuko digu. Doinu eder eta letra sakonekin txundituko gaitu.
Beltzitina mermeladak
Anuzitan (Araban) mermelada ekologikoak ekoizten dituzten Xabier eta Amparo ezagutzeko aukera izango dugu.
Datozen Saioak
Abuztuaren 31an Eñaut Elorrieta Pagolan (Zuberoa) eta azaroaren 9an Ruper Ordorika Eibarren (Gipuzkoa)
Aurreko edizioak
Anari, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Fermin Balentzia izan ditugu aurretik.