ehko-logo-04

EHKO Identifikatzailea

Laborantza bio-ekologikoa, bertakoa, etxaldekoa eta herrikoia egiten duten Euskal Herriko bio baserriak identifikatzen eta desberdintzen dituen tresna da EHKO Agroekologiaren identifikatzaile herrikoia izena hartzen duena. Identifikatzaile hori ez da produktuaren bermea ematen duen label bat, baizik eta etxaldeak identifikatzen ditu. Modu honetan, bi gauza bermatzen ditu prozesuak; alde batetik, lan kolektibo batean konprometitzea; eta bestetik, Europako araudi ekologikoari gehitutako arauak errespetatzea, sistema bioindustrialetik bereizteko eta baserritar/herritar harremana ziurtatzeko. Jendarteari Agroekologiaren praktikotasuna erakusteko tresna pedagogiko paregabea da, Agroekologia kontzeptua etxalde hauetan gorpuztu eta praktikotasunean ikusten baita.

Euskal Herrian Agroekologiaren bidean dauden etxaldeak konfiantza sareetan oinarrituz eta  jakintzaren elkartrukea eta kolektiboaren babesaren bitartez sortzea erabaki zen 2014ean.  Berme Partehartzailean oinarriak jarraituz lan egitea aukera zen  izan ere sistema hauek elikagai konkretuak ziurtatu ordez, ekoizpen proiektuak edo etxaldeen prozesuei erreparatzen die eta prozesuan inplikatutako eragileen lankidetza aktiboan oinarritzen dira; hain zuzen ere EHKOlektiboaren balioak eta egiteekin guztiz bat datozen tresnak. Gaur egun 73 etxaldez osatuta dago sarea, herritar eta gizartearen aurrean Agroekologiaren ispilua direnak.

Etxaldeak

BSP

Orain hamar urte, nekazaritza eta elikadura ekologikoaren ildoan lan egiten zuten Euskal Herriko laborari zein herritarrak ekoizpen mota desberdinen arabera antolatu, eta hausnartze prozesu batean murgildu ziren. Hausnarketaren ondorioek Euskal Herriko egitura baten beharra, inguruko baserritarrekin elkartu eta partekatzeko interesa, identifikazio tresna baten premia eta, herritarren parte hartzearen garrantzia erakutsi zuten; funtsean bertako bio-nekazaritza baserritarra Euskal Herri mailan identifikatu eta babesteko beharra.

Egungo merkatuen garapenaren aurrean, bai eta mundu mailan elikadura ekologikoaren merkatua izaten ari den garapenaren aurrean, logika hauetatik desberdinduko zen tresna baten baten gogoeta piztu zuten. Zigilu komertzial baten alternatibismo gisa, identifikazioan oinarrituko zen tresna, bestelako euskarri komunikatiboak eta pedagogikoak erabiliko zituena, eta kontrol mekanismoetatik haratago sare-sozial baten oinarri parte-hartzaile baten gainean eraikia. 

Gure lurraldeetatik haratago horrelako sistemak erabiltzen dituzten beste proiektu batzuk ezagutu ziren, eta hauen funtzionamendua eta IFOAMek eskaintzen dituen tresnak erreferentzia hartuta, Euskal Herrian Agroekologiaren bidean dauden etxaldeak konfiantza sareetan oinarrituz eta  jakintzaren elkartrukea eta kolektiboaren babesaren bitartez sortzea erabaki zen 2014ean.  Berme Parte-hartzailean oinarriak jarraituz lan egitea aukera zen  izan ere sistema hauek  elikagai konkretuak ziurtatu ordez, ekoizpen proiektuak edo etxaldeen prozesuei erreparatzen die eta prozesuan inplikatutako eragileen lankidetza aktiboan oinarritzen dira; hain zuzen ere EHKOlektiboaren balioak eta egiteekin guztiz bat datozen tresnak.

BERME SISTEMA PARTE HARTZAILEA

BSP

IFOAM (International Federation of Organic Agriculture Movements), nazioarteko eragile ekologiko desberdinak elkartzen dituen erakundearen arabera, “Berme Sistema Parte-Hartzaileak eremu lokalean kalitatearen bermea ziurtatzen duten sareak dira. Elikagai konkretuak ziurtatu ordez, parte hartze aktiboa duten ekoizleek bermatzen dituzte euren ekoizpen proiektuak. Beraz, inplikatutako eragileen lankidetza aktiboan oinarritzen dira eta, konfiantza partekatuz, sare sozialen babesean eta jakintzaren elkartrukearen bitartez eraikitzen dira”.

Mundu zabalean zehar barreiaturik dauden esperientzia anitzek euren egiteko moduak konpartitzen badituzte ere, sare bakoitzak bere ulerkera du Berme Sistema Parte-Hartzaileei dagokionez. Frantziako Nature et Progrès-entzat “Berme Sistema Parte-Hartzaileek, eta erabiltzen dituzten tresna pedagogikoek, bermea dinamika sozialen erdigunean kokatzen dute. Ziurtagirietatik haratago, praktiken hobekuntza jarraitua ahalbidetzen dute, eta norabide komun kolektibo bat partekatzeko balio dute”.

“La Xarxeta” Kataluniako baserritar agroekologikoen sarearentzat berriz, “Berme Sistema Parte-Hartzailea gaur egungo zertifikazio ekologiko ofizialaren alternatiba da. Ekoizpen eta kontsumo prozesuan inplikatutako eragileek sortutakoa izanik, ezinbestean kolektiboa, parte hartzailea eta lokala. Sarea osatzen duten partaideek, adostutako printzipio eta teknika zehatz batzuk jarraitzen dituztela bermatzen duen metodologia”.

Berme Sistema Parte-Hartzaile guztiek ideologia bera partekatzen dute, Agroekologia euskarri hartuta, elikadura burujabetzaren aldeko prozesuak dira, eta kooperazioan oinarrituak, ikuspuntu deszentralizatu batetik, tokiko tresna praktiko eta politiko gisa ulertzen dira.

EHKO ETXALDEA

LAN TALDE DINAMIKAK

EHKOlektiboa laborariek bultzatutako mugimendua izanik, Agroekologiaren bidean pausoak ematen jarraitzeko jakintza eta esperientziak partekatzea ezinbestekoa dugu. Horregatik,  ekoizpen arloko lan-taldeetan antolatzen dira EHKOn laborariak (2018tik aurrera herritarrak ere) eta urtero elkartzen dira gai konkretu batzuen inguruan hausnartzeko, formazio bidez  teknikak hobetzeko edota proiektu zehatzak martxan jartzeko. Euskal Herri osoko pertsonak elkartzen direnean laborarien arteko elkartasun indarrak lotzen dira; lan kolektibo batean parte hartzeak ematen duen babesari esker.

 Lantalde dinamikak erdigunean jartzen ditu laborariak: euren etxalde eta ekoizpenen garapena da helburu nagusia. Erabiltzen den metodologia CaC (Campesino a Campesino) bezala sistematizatua izan da, batez ere Hego-Amerikan, eta funtsean hezkuntza herrikoian eta informazio eta jakintza transferentzia horizontalean oinarritzen da –konfiantzan eta elkarlanean–. Hots, hartu-emanak sustatzean datza. Esperientzian oinarritzen den heinean, kasu praktiko eta konkretuak lantzen dira, errealitatea aztertu eta etengabe garatu, berritu edo hobetzeko.

Deskargatu 2019ko memoria hemen klik eginda.

ZUHAITZ BATERATUA

Agroekologiaren zuhaitza EHKO Agroekologiaren zuhaitza EHKO ES Agroekologiaren zuhaitza EHKO

2021ean Zuhaitz bateratuaren lanketa egin genuen, eta hala irizpide eta azpi-irizpideak erlauntzen ariketen bitartez antolatu genituen. Ondorioz 2021eko ekainean aurkeztu genuen EHKOren Zuhaitz bateratu berria, 3 ardatz, 23 irizpide eta 88 azpi-irizpide jasotzen dituen Agroekologiaren marko osoa.[

IDENTIFIKAZIO PROZESUA

0. Informazio guztia eskura

EHKOren eta BSP prozesuaren informazioa eskuragarri egon behar da webgunean, ehkolektiboa.eus atarian

Identifikatzailea eskuratu nahi duen laborariari GARBI adierazi behar zaizkio pausoak eta betekizunak. Horrek aurreragoko arazoak ekidin ditzake.

Urteko ETXALDE BISITA EGUTEGIA ikusgarri egongo da WEBGUNEKO egutegian

Laboraria EHKOlektiboko bazkide egiten da

Kide partehartzaile egitearekin batera, EHKO IDENTIFIKATZAILEA lortu nahi dut aktibatuko da. Orduan abisua iritxiko da bulegora, eta prozesaua abiatuko da.

2. Laborariari BSParen inguruko informazioa azaltzen zaio (deia, online bilera), prozesua irizpideak, etab.

Talde Eragilearen edo dinamizazioaren ongi-etorri deia/bilera. Jasotako informazioa errepasatu + zalantzak argitu + prozesuaren berri duela ziurtatu + epeak + ikuspegiak (espektatibak)+konpromisoak

3. Laborariak AUTODIAGNOSTIKO galdetegia betetzen du;

Auto-diagnostiko galdetegiak bidali etxaldei

Onarpen Komisioari eskatzaile berrien zerrenda bidali.

(Bisita baino astebete lehenago AUTOEBALUAZI fitxa bidali beharko da.)

EHKO ETXALDEAK

ETXALDE BERRIAK

Etxalde-fitxa, antolakuntzatik partzialki betea bidaliko da aurreko urteko dagutekin. Informazioa berretsi eta aldaketen berri eman behar da.

Etxalde fitxa osorik bete eta bidali beharko da. Dinamizazioaren laguntza galde daiteke.

4. Urteko bisita egutegia proposatzen da laborari berri eta etxaldeei

  • Urteko egutegiaren araberako etxalde bisitak programatu

  • 2022an bi deialdi: EKAINA + IRAILA.

    • (Ekoizpen sasoi kargatuak ekidin eta orekatzeko aukera)

  • Batzar orokorrean aurkeztu ondoren bisita egutegia irekiko da.

15/20 egun izango dute etxaldeak bisita eguna aukeratzeko

15/20 egun herritar eta laborariek bisita batean izena emateko

  • ETXALDE FITXA, etxaldeek aldez-aurretik bete eta bisitariek irakurri/eskuan izango dute bisita egunean.

Bisita bakoitza ezberdina da. Etxaldeko lanek, partaideen giroak, eguraldiak, etab. baldintza dezakete bisitaren plangintza, iraupena eta martxa. Oro har aurreikusi edo proposatzen da:

EHKO ETXALDEAK

ETXALDE BERRIAK

-Partaideen aurkezpenak

-Etxaldearen bisita

-Bilera txikia: etxalde fitxa betetzea

-Urteko galdera edo gaien hausnarketa bilera

-Partaideen aurkezpenak

-EHKO identifikatzailearen prozesua, O.K. eta balorazioaren azalpen

-Autoebaluazioaren azalpena etxalde berriak

-Etxaldearen bisita

-Bilera txikia: etxalde fitxa betetzea

  • Partaideak:

EHKO ETXALDEAK

ETXALDE BERRIAK

– Ekoizpen eta lurraldetasun desberdineneko laborariak lehenetsiko dira, EHKO barneko aniztasun eta trukaketa hobesteko

-Kide parte-hartzailea lehenetsiko da, baina irekia etxaldeko kontsumo taldeko kide edo inguruko pertsonei. 2 / 3 herritar joateko aukera

-Praktiketako edo nekazaritza eskoletako ikasleak joateko aukera

– Ekozipen bereko laborariak proposatuko dira, babes sarea, ezagutza eta trukaketa ahalbideratzeko

– Herritarrak kide-partehartzaileak bakarrik, laborarien trukaketa babesteko

5. Etxalde bisitetan etxalde txostena osatzen da eta O.K.ri helarazten zaio

  • BISITA-FITXA: Bisitako aipamen garrantzitsuak jasoko dira, autoebaluazioarekin bat datorren ikusteko. Adib: etxaldearen zein parte bisitatu den, zeinekin, hainbat datuen errepasoa: ekoizpenak, azalerak, animalia kopuruak, langileak, merkaturatze bideak,..

    • Irizpide ahulen zergatia eta azalpenak jasoko dira

    • Etxaldeko zailtasun handienak jasoko dira

    • Bestelako behaketak edo ikusitako xehetasunak

EHKO ETXALDEAK

ETXALDE BERRIAK

– Autoebaluazio-fitxa, antolakuntzatik partzialki betea bidaliko da etxaldeetara, aurreko bisitako dautekin osatua. Informazioa berretsi eta aldaketen berri eman behar da.

-Ondoren O.K.ri pasatuko zaion bisita fitxa osatuko dute partaideak

– Autoebaluazio fitxa osorik bete eta bidali beharko da. Dinamizazioaren laguntza galde daiteke.

-Urteko galdera gehigarriak egingo dira, ikerketa gaiaren arabera

-Ondoren O.K.ri pasatuko zaion bisita fitxa osatuko dute partaideak

 

6. O.K.ak bisita txostenak eta auto-diagnostikoak baloratzen dituzte, eta IDENTIFIKATZAILEA erabiltzeko prest dagoen edo oraindik ez ebazten da

Etxalde balorazio sailkapena eta jarraipena O.K.ko kideen artean

Autoebaluazioa (?) + Bisita txostena → balorazio euskarria (fitxa) betetzea → bisitariekin komunikazioa zalantza kasuetan

Behin-behineko erabakia proposatzea

Zalantza kasua argitzen saiatzea Talde Eragilea edo Batzar Orokorrarekin

Etxaldeekin harremanetan jarri erabakia komunikatzeko

EHKO identifikatzailea erabiltzeko baimena (euskarriak zehazteke)

(PROZESUAN) BAIEZKOA:

O.K.ren baieztapena jasoko du etxaldeak(e-mail/deia)

Dinamizaziotik, identifikazio euskarriak jaso + erabiltzeko moduen infoa

  • Identifikatzailea lortu arren, urteko parte hartzearen eta irizpideen garapenari lotuta egongo dira etxaldeak

 

(PROZESUAN) EZEZKOA–> BEHARREZKO HOBETZEAK

Irizpide edo adierazleren batean oinarrizko betekizunak betetzen ez denean, etxaldearekin zuzeneko harremana egingo da (online bilera?). Irizpidearen garrantzia eta hobekuntza proposamenak aipatuko dira + hobekuntzak egiteko epeak proposatuko ditu laborariak

LAN-TALDEetan parte hartzea motibatuko dira, eta beharrezko hobetzeak modu kolektiboan lantzea saiakera egingo da

Desadostasunak nola kudeatu?

8. Etxaldeak urteroko hobekuntza bidean sartzen dira EHKOlektiboko lan-taldeetan parte hartuz eta irizpideen garapena egiten

  • Identifikazio Prozesuaren jarraipena, urteko batzar eta LAN-TALDEEetan emango da.

  • IRIZPIDE eta adierazleen lanketak, erabakiak hartzeko marko “objetiboa”ematen diote Onarpen Komisioari.

ONARPEN KOMISIOA

ONARPEN KOMISIOA

ONARPEN KOMISIOAren FUNTZIONAMENDUA

Lurraldetasuna

Talde bakarra egitura osatu bitartean

Partaideak

Batzar Orokorretan eratu eta desegiten da taldea

Hainbat sektoreko jendea. 5/6 kideko taldea

  • 2/3 Laborari

  • 1/2 herritar

  • teknikari/animatzaile–>zehazteke

Antolaketa

Bilerak online eta presentzialak, taldeko komunikazioa e-mailez

  • Online: txostenen sailkapen eta banaketa, antolaketa orokorrak

  • Presentzialak: erabakiak, eztabaidak eta zalantza kasuak

Funtzionamendua / Egin beharrak

  • Urteko egutegia zehaztu (Bisita deialdiak, Balorazio epeak, O.K.aren bilerak)

  • Etxalde balorazio sailkapena eta jarraipena O.K.ko kideen artean

    • Autoebaluazioa (?) + Bisita txostenenekin → balorazio euskarria (fitxa) → bisitariekin komunikazioa zalantza kasuetan

  • Behin-behineko erabakia proposatzea

  • Zalantza kasua argitzen saiatzea, bestela Talde Eragilera bideratzera

  • Etxaldeekin harremanetan jarri erabakia komunikatzeko

Balorazioa / Balidazioa

  • Identifikatzailea erabiltzeko “baimena” (edo ez)

    • BAIEZKOA:

      • O.K.ren baieztapena jasoko du etxaldeak(e-mail/deia)

      • Dinamizaziotik, identifikazio euskarriak jaso + erabiltzeko moduen infoa

    • EZEZKOA

      • Irizpide edo adierazleren batean oinarrizko betekizunak betetzen ez denean, etxaldearekin zuzeneko harremana egingo da (online bilera?). Irizpidearen garrantzia eta hobekuntza proposamenak aipatuko dira + hobekuntzak egiteko epeak proposatuko ditu laborariak

        • LAN-TALDEetan parte hartzea motibatuko dira, eta beharrezko hobetzeak modu kolektiboan lantzea saiakera egingo da

  • BETI PROZESUAN

      • ETXALDEA beti PROZESUA izango da, naiz baiezkoa izan; Denei egingo zaizkie bisitak bi urtean behin; partaidetza bermatu behar da identifikatzailea izaten jarraitzeko

Kideen txandatzea

2 urteko iraupena izango du ONARPEN KOMISIO talde bakoitzak; taldearen berritzea zatikakoa izango da transmisioa bermatzeko.

  • 2021eko hausnarketa taldea + /- bi kide

  • Ezinezkoa den kasuetan (gaixotasun, zaintza, edo beste) ordezkoa bilatu beharko da