ehko-logo-04

II. Haragi ekoizle taldearen bilera / Grupo de producción de carne / Groupe des producteurs de viande

20130820 II. Haragi  (10)     20130820 II. Haragi  (1)

Oraingo honetan, Nafarroako Aribe herrira gerturatu ginen, Juan Martin Elizondo eta Patxi Antxorenaren proiektua ezagutzera. Bata Aribekoa izanik, eta beste Garraldakoa, beste kide batzuekin elkar lanean dabiltza, zatikatze eta eraldaketa gela kolektibo bat muntatzen ari dira.

Talde honen bigarren bilera izan zen. Lehenik EHKOren irizpideak landu genituen eta ondoren zatikatze gela bisitatu genuen. Goiz bateko saioa, bazkari jator batekin borobildu genuen!

20130820 II. Haragi  (5)    20130820 II. Haragi  (8)

13 lagun elkartu ginen, horietatik 11 abeltzain-laborariak zirelarik. Lan metodologia, bi taldetan banatu eta gero egindako lana aman komunean ematea izan zen. Bi taldeak, haragi ekoizpen agroekologikoaren zuhaitza osatzen saiatu ziren. Gainera talde bakoitzak gai berezi bat landu zuen;

– Antolaketa kolektiboak; hornidura, eraldaketa eta salmenta mailan antolatzea, inbertsio eta energia gutxiago gastatzeko.

– Animaliak lotzea nola kontsideratzen da? Orokorrean ahalik eta gutxien lotzea hobe dela esan zen. Hala ere, kasu bakoitza aztertu behar dela pentsatzen da. Animalien ongizatea faktore askok osatzen dutela esan zen, ez bakarrik loturik egotea. Zer da hobe adarrak moztea edo puntak borobiltzea, edo lotzea?, arraza kontutan izan behar da. Isolatzea lotzea baino hobe edo okerrago?… neguan bazkarik ez dutenean lurrean sortu ditzaketen kalteak ere kontutan hartu behar dira.

20130820 II. Haragi  (12)    20130820 II. Haragi  (11)

Gero, talde honek zuhaitzean definitu dituen puntua hauek dira:

– Abere zama mugatu behar da. Lurraldeko errealitatea ezagutu behar da. Azterketa bat egitea proposatzen da.

– Elikadura autonomia handirantz joan behar dugu.

– Salmenta zuzenean edo hurbiltasunean egin beharko litzateke behintzat ekoizpenaren zati batean

– Salmenta nagusiki ekologikoaren izendapenarekin egitea.

– Herritarren sentsibilizazio egin, baserritarrak lan honetan parte hartu behar dutelarik.