Abenduaren 20ean, Andde Dubois-ren etxaldean (Lekorne herrian, Iparraldea) 20 bat pertsonako taldea bildu ginen I. Behi esnedunen lan taldearen bileran. Ia lurralde guztietako ordezkaritza izan zelarik, 15 abeltzain eta 5 animatzaile elkartu ginen.
Goizeko saioan, Andde eta bere emaztearen etxaldea bisitatu genuen, elaborazio gela eta behien ukuilua. Tarte honetan, alde teknikoa landu zen gehien bat; ganaduaren elikadura, osasun baldintzak eta arazoak, elaborazio produktuak, salmenta, eta abar.
Arratsaldean, elkarrekin bazkaldu ondoren, EHKO baloreak ere irizpideak landu egituen. Horretarako 4 talde ezberdinetan banatu ginen, gai ezbernak lantzeko; Europako araudia (alde teknikoa), agroekologia eta gure etxaldea, baldintza sozialak eta berta