Izan kide
Gure komunitatea
EHKOlektiboan, guztiontzako elikadura osasuntsua, pertsona, abere eta inguruarekin errespetuzkoa eta eskuragarria egitea helburu duen pertsona edo elkarte orok du lekua. Agroekologiaren lanketa gure etxaldeetan eta jendartearekin batera, herrigintzaren ikuspegitik eta elkarlanetik abiatuta egiten dugu, eta bertan zuk ere lekua duzu.
Horregatik, hainbat eragilerekin lotura iraunkorrak ezartzeko lan egiten dugu:
etxaldeak
herritarrak
dendak-kontsumo taldeak
erakundeak
Izan kide!
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan. Batu zure modura, agroekologiaren bidea elkarrekin egiten dugulako!
Eta EHKOlektiboaren kide izateko bi modu desberdin daude, aukera desberdinetara egokituak:

Parte-hartzaileak
Agroekologia bultzatzen duten etxalde, herritar eta eragile aktiboak.

