ehko-logo-04

EHKOlektiboa laborariek bultzatutako mugimendua izanik, Agroekologiaren bidean pausoak ematen jarraitzeko jakintza eta esperientziak partekatzea ezinbestekoa dugu. Horregatik,  ekoizpen arloko lan-taldeetan antolatzen dira EHKOn laborariak (2018tik aurrera herritarrak ere) eta urtero elkartzen dira gai konkretu batzuen inguruan hausnartzeko, formazio bidez  teknikak hobetzeko edota proiektu zehatzak martxan jartzeko. Euskal Herri osoko pertsonak elkartzen direnean laborarien arteko elkartasun indarrak lotzen dira; lan kolektibo batean parte hartzeak ematen duen babesari esker.