ehko-logo-04

EHKOlektiboa

Euskal Herrian Agroekologia lantzen eta bultzatzen duen baserritar eta herritarren kolektiboa gara EHKOlektiboa. Gure baserrietatik, eta jendartearekin batera, guztiontzako elikadura osasuntsua eta eskuragarria egitea dugu helburu; lurra, abere eta pertsona guztien errespetuan oinarriturik. Agroekologiaren lanketa teoriko, eta batez ere praktikoa, bultzatzen dugu; herrigintzaren ikuspegitik eta elkarlanetik, gure etxaldeak guztion artean Agroekologiaren bidean aurrera joateko.

Elkartearen helburuak

AGROEKOLOGIA: kontzeptu zabal hori definitu eta garatu, gure lurraldea eta jendartea kontutan izanik

BERME SISTEMA PARTEHARATZAILEA: identifikazio erreminta garatzea; alde batetik, herritarrek eta laborarien arteko loturak sustatzeko eta, bestaldetik, Agroekologiaren bidean dauden etxaldeak positiboki bereizteko

ELKARTASUNA: hainbat lurralderen arteko harremanak sustatu

Antolaketa

 

EHKOlektiboak egitura parte-hartzailea duenez hainbat gune eta mailatan parte-hartzeko aukera dute kideek.

Gainera, urteko lehen hiruhilekoan biltzen da EHKOlektiboko batzar orokor edo TOPAKETA, bilera ofiziala egin eta kolektiboa osatzen duten kideen arteko topagune izateko helburuarekin. Urtero, Euskal Herriko lurralde ezberdin batean egiten da, tokiko laborariei bertaratzeko erreztasunak txandatzeko. Landa gune eta herri txikiak lehenesten dira topaketak egiterako orduan.

 

Bazkideak

Gaur egun 220 kidez osaturik dago elkartea. Horietatik 125 laborariak dira, 67 herritarrak eta 8 elkarte. Norbanakoek urteko 30€-ko ekarpena egiten diote elkarteari. Elkarteek eta erakundeek, ordea, 100 €-koa.

Bi partaidetza mota daude EHKOn. KIDE PARTAIDEA eta KIDE BABESLEA.

Kide babesleak proiektua ekonomikoki eta moralki sostengatzen du, baina ez du konpromisorik hartzen. Kide parte-hartzaileak ordea, antolatutako gune, ekitaldi edota jardueretan gutxienez urtean behin parte hartzeko konpromisoa du.

izan kide bsp

 

Elkarlanean jarduten dugun eragileak

  • BIZILUR
  • BIOLUR
  • BLE
  • BIONEKAZARITZA
  • CPAEN-NNPEK
  • EKOLURRA
  • Eusko Jaurlaritza-Hazi Fundazioa
  • Udalbiltza
  • Euskal Hiriguneen Elkargoa
  • INTIA
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • LANDARLAN

Ibilbidea

2007-2008 urteetan, Euskal Herriko hainbat laborari ekoizpen ekologikoaren etorkizunaren inguruan hausnartzen hasi ziren: “betiko” nekazaritza ekologiko txikia bio-industriak irentsiko ote zuen (iraultza berdeak egin zuen antzera gure lurraldeko nekazari txikiarekin) lurraldeak nekazaritza ulertzeko modua desagertu arte. Lehen elkarrizketa horiek, 2012an mugaz gaindiko POCTEFA1 proiektu bat martxan jartzea ekarri zuten. Iparraldeko, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako nekazari ekologikoak bateratu zituen Agroekologiaren hausnarketa kolektiboa egitea helburu zuen zen proiektuan. Ekoizpen arloko topaketa sektorialak (parte-hartze saioak) eta EH mailako topaketa ugari antolatu ziren Agroekologia nola ulertzen zen eta nola garatu ahal zen irudikatu eta sistematizatzeko helburuarekin.

220 pertsonek parte hartu zuten parte prozesuan EHKOlektiboaren orientazioa eta helburuak finkatu ziren. Hauek izan ziren hausnarketa horren ondorio nagusiak:

1. Euskal Herri mailako egitura baten hutsunea dago.

2. Gure etxe hurbiletik haratagoko baserritarrekin biltzea oso positiboa. (Geure buruak hobetzeko, taldean egite moldeak partekatu)

3. Identifikazio tresna bat beharrezkoa da.

4. Instalatzera doan jendearentzat oso lagungarri: lan ildoak eta etorkizuneko erronkak zeintzuk diren aldez aurretik jakitea.

5. Herritarren parte hartzea beharrezkoa dugula. Herritarrekin ere EHKOren baloreak landu behar dira.

Prozesu horren ondorioz sortu zen 2014ean elkarte ofizial gisa EHKOlektiboa. Hurrengo urteetan kolektiboaren lan nagusia izan zen EHKO identifikatzailea eratu eta martxan jartzea eta etxalde sarea jostea.