- ONARPEN KOMISIOAK, kide laborarien jarraipena egiten du. Zalantzazko kasuak aztertzen ditu.
- Talde eragilea (junta) osatzen duten kideez osaturik dago, eta bio-elkarteetako adituen laguntza izango dute. (Besteak beste, BLE, Biolur, Bionekazaritza, Lurreko, Landare, ENEEK…) Onarpen komisioa, EHKOLEKTIBOA elkarteak berak aukeratzen du.
- Estatutuen arabera, lehendakaritzak, eta onarpen komisioaren 5 kidetik 3 “EHKO” kide laborari izan behar dute. Gainera, onarpen komisioak herritar ez laborari baten presentzia izan behar du.
Komisio honen lana, barne araudia eta konpromisoak betetzen direla ziurtatzea da
Onarpen komisioko 5 kideek , Euskal Herriko lurraldetasuna ordezkatzen dute, eta aldi berean, ekoizpen zein kontsumo arlo ezberdinetako adituak dira. Berme sistema parte hartzailea sustatu nahian, komisioaren izpiritua kolaborazioa izango da. Lan markoa Euskal Herria izanik, elkar ezagutza eta konfiantzan oinarrituko da komisioaren lana. EHKO identifikatzailea lortze aldera, komisioak hobekuntzak proposatuko dizkio jarritako minimoak betetzen ez dituen horri, lanketarako epeak emanez eta aktiboki elkartearen dinamikan parte hartzen jarraituz.
EHKO identifikatzailea habian jartzeko, Konpromisoen agiria definitu du talde eragileak (juntak). Kolektiboaren kide egin diren baserritarren gehiengoak EHKO identifikatzailea eskatu dute. Horretarako Konpromisoen Agirian, etxaldeak EHKOren irizpideak betetzen dituela eta kolektiboarekiko eskatzen diren konpromisoak hartzen direla sinatu dute. Konpromisoen agiria, kolektiboak definitu zuen zuhaitzean oinarritzen den dokumentua da, eta EHKO identifikatzailea eskatu duten laborarien etxaldera bidali da. Zuhaitza sinbolo hartuta, sustraietan konpromisoak jasotzen dira, enborrean oinarrizko baldintzak eta adarretan garapen bideak. Orotara, 7 bat konpromiso eta hazkuntza, agronomia, salmenta eta alde soziala jasotzen dituen 15 bat baldintza jasotzen ditu dokumentu honek.
Lanean hasteko lehen dokumentu bat da, eta denbora pasa hala ekarpenak jaso eta egokitzen joango gera.