ehko-logo-04

Laborantza ekologikoa eta musika uztartuko dira Itsason Udako Baserriko Uztan

Urteaga Urkulegi etxaldea

2011n ekin zioten Urteaga Urkulegiko produkzio ekologikoari. Barazkiena da atal nagusia, baina frutak, fruitu txikiak, behi haragia eta haziak ere ekoizten dituzte. Kontsumo taldeetan salmenta zuzena garatzen dute, eta Goierriko Biziola kooperatibaren Lazkaoko dendan ere jartzen dituzte produktuak. Tartean, sagarrekin, masustekin eta bestelako frutekin landutako zukuak eskaintzen dituzte; aipagarria da aurten lehenengoz botila txikiak atera dituztela inguruko tabernetan saltzeko, eta pozik daude jendearen harrerarekin.

2014az geroztik EHKOlektiboaren parte dira Urteaga Urkulegikoak. Horri esker, lana egiteko beste errealitate eta modu batzuk ezagutu ahal izatea nabarmendu dute. Gainera, Euskal Herriko ekoizle ekologikoen senidetasuna sentitzeko elkarte bat dela uste dute.

Egitaraua:

  • 10:30 Ongi etorria. 
  • 11:00 Etxaldearen bisita.
  • 12:00 Hamaiketakoa.
  • 12:30 Kantu bat gara kontzertua Jon Maia, Gorka Hermosa eta Pello Ramirezekin.
  • 14:00 Bazkari agroekologikoa.
  • Bazkalostean, Agharasen Bidean musika taldearen emanaldia.

Nola parte hartu?

Baserriko Uztan parte hartzeko 30 € ordaindu beharko dira, etxaldeko bisita, kontzertua eta bazkaria barne. 6-12 urte bitarteko haurrek 15 €. Eta 6tik beherakoek doan. Aurretik izena eman beharko da, tokia mugatua baita. Ekainaren 16ra arte eman ahalko da izena.