ehko-logo-04

Xendarineko Ahizpek Udazkeneko Uzta girotuko dute urriaren 8an Ibarlan

Ibarlako Oihanartia etxaldeak Jauregia etxaldearen txanda hartuko du Udazkeneko Baserriko Uzta ekimenaren ospakizunean. Urriaren 8an Oihanartiako Jean-Marie eta Mirentxu beraien etxaldeko ateak parez-pare irekiko dituzte. Ibarlako etxaldean betidanik haragirako behiak eta ardiak izan dituzte, baina 2008an produkzio ekologikora pasatzeko erabakia hartu zuten eta txerriak hazten ere hasi ziren. Orain behikiak, txerrikiak (kontserban ere) eta ardi esne eta gasna, dena ekologikoan, saltzen dituzte etxaldean bertan duten saltokian, Hego Euskal Herrialdeko azoka ekologiko batzuetan eta Sarako azokan.

Ekitaldia goizeko 10:30etan abiatuko da ongi etorria eta etxaldearen bisitarekin: ukuilu, gasnategi eta txerritegia. Xendarineko Ahizpak, bikote urepeldarrak, kantu tradizionalez girotuko dute hitzordua 12:30etatik aurrera. Gero bazkaria egingo da EHKOlektiboko kideen baserrietako elikagaiekin osatuta.

Urriak 8ko programa:

  • 10:30 Ongi etorria.
  • 10:45 Etxaldearen bisita.
  • 12:00 Hamaiketakoa.
  • 12:30 Xendarineko Ahizpen kontzertua.
  • 14:00 Bazkaria.

Izena eman Hemen: