EHKO identifikatzailearen barne araudia garatzeko, laborariek lan taldeka, beren zuhaitza garatu dute.
Zuhaitzetan EHKOLEKTIBOArekiko konpromisoak eta etxaldeak bete beharreko baldintzak jasotzen dira.
Zuhaitzek, Euskal Herrian zer nola nekazaritza bio-ekologikoa nahi dugun definitzen dute:
– SUSTRAIETAN, kolektiboarekiko konpromisoak jasotzen dira.
– ENBORREAN, EHKO identifikatzailea erabili ahal izateko bete beharreko baldintzak
– eta ADARRETAN, etxaldeak zein norabideetan hobetzeko erronkak finkatzen dira.