Baserriko Uztaren 2026ko edizioa martxan dugu EHKOlektiboan. Maiatzaren 24an agroekologia eta musika uztartuko ditugu Lezaun Upategian (Lakar, Lizarraldea).
Plan borobila izango da: bisita gidatuarekin hasiko dugu eguna, ondoren hamaiketako berezi bat dastatzeko aukera izango dugu eta kantaldiaren txanda etorriko da gero: INES OSINAGA musikariak emanaldia eskainiko baitu. Ekimena osatzeko, mahaiaren bueltan elkartuko gara, jaki agroekologikoez gozatzeko!
Lezaun Upategia historia luzeko upategia da, Nafarroako upategi aitzindarietako bat da ardo ekologikoa ekoizten eta mahastizaintza ekologikoa egiten. Upategia ardoagatik da ezagun, baina denbora da dibertsifikazioaren aldeko hautua egin dutela. Jantoki propioa du Lezaunek eta, bertan, etxeko ardoaz gain, etxaldean ekoitzitako jakiak eskaintzen dituzte.
Edorta eta Raúl Lezaun Etxalar anaiak dira Lezaun Upategiaren buru eta Baserriko Uztan aukera paregabea izango dugu mahastizaintza agroekologikoa bertatik bertara ezagutzeko.

IZEN-EMATEA
Maiatzak 24

