EHKO IDENTIFIKATZAILEA
Mantangorria,
agroekologiaren identifikatzailea
Mantangorria EHKOlektibotik sortu dugun identifikatzailea da. Agroekologia eguneroko bizitzara hurbildu nahi dugu, kontsumo agroekologikoa erraz ulertu, identifikatu eta eskuratzeko helburuarekin.
Mantangorriaren bidez
EHKO etxaldeak, herritarrak eta elikadura espazioak bide berean kokatzen lagundu nahi dugu. Euskal Herriko zazpi lurraldeetan agroekologiaren bidean elkar lagundu eta bultzatzen dugun baserritar, herritar eta elkarteen kolektiboa gara.
Gure baloreak dira
Ekoizpen ekologikoa, tokikoa, giza neurriko etxaldeak eta ekonomia sozial eraldatzailea.
EHKOletiboko kideok elkarrekin osatzen dugu mugimendua, nork bere ekarpenetik. Elikadura eredu agroekologikoa identifikatu eta zabaldu nahi dugu eta mantangorriaren bidez emango diogu presentzia egiten dugunari. Non? EHKOlektiboko etxalde sareetako etxalde eta elikagaietan topatuko duzu Mantangorria, baita elikadura espazioetan ere.
Mantangorriak helburu du identifikatzea Euskal Herrian agroekologia mugimendu sozial, ekonomiko eta kulturala dela. Mantangorriaren bidez, elkarte, eragile eta komunitateekin aliantzak lantzen jarraitu nahi dugu agroekologiaren bidean, elkarrekin aurrera egiten jarraitzeko.
Agroekologiaren bidean pausoa ematera gonbidatzen zaituztegu
