Baserriko Uzta

Baserria, laborantza ekologikoa eta musika uztartzen dituen ekimena

Urtaro bakoitzean, EHKO etxalde baten ateak eta musikari baten doinu kutxa zabalduko ditugu. Hala, bien bizibidea, nola, egunerokoa ezagutzeaz gain, beraien uztaz gozatzeko.

Bada, egun bateko esperientzia da Baserriko Uzta ekimena. Bakarrik, lagunekin, zein familiarekin egiteko esperientzia eder bat. Lau zatitan banatua.

Bisita gidatua

Lehenik, baserriari bisita egiten dugu. Baserritarrak ongietorria ematen du, bere burua aurkeztu eta etxaldea erakutsiko du, bere ogibidea azalduz. Ibilbide ederra izaten da, asko ikasteko eta ikusteko.

Hamaiketakoa

Bisitaren ostean, indarrak hartzen ditugu. Laborariak ekoizten dituen produktuak -uzta- dastatzen ditugu.

Kontzertua

Hamaiketako goxoa gozatu eta gero, kontzertua egingo den espaziora hurbiltzen gara. Ukuilu, ezkatze, zein soro, bertan jesarri eta kontzertuari ekingo zaio.

Bazkaria

Azkenik, tokiko lehengai ekologikoekin egindako otorduaz gozatuko da; bai baserriak ekoizpen dituen produktuekin eta inguruko beste etxalde batzuenarekin

Guneko Etxaldea

Baserriko Uztaren udazkeneko edizioa martxan dugu EHKOlektiboan. Oraingoan, azaroaren 22an, Nafarroako lurretan murgilduko gara, San Martin Unx-ko Guneko etxaldea ezagutzeko. Bisita gidatuarekin hasiko dugu eguna, eta ondoren hamaiketako berezi bat dastatzeko aukera izango dugu. Agroekologia eta musika uztartzen dituen ekimena izanik, kantaldiaren txanda etorriko da gero: Ines Osinaga abeslariak emanaldi hunkigarria eskainiko digu. Eguna borobiltzeko, mahaiaren bueltan elkartuko gara, jaki ekologikoekin gozatzeko!

Guneko etxaldearean baserriko uzta kartela

Baserriko Uzta

Beste urteko ekimenaren bideoak

2024ko udazkeneko Baserriko Uzta, Pedronia etxaldean (Lohitzune-Oihergi, Zuberoa).

Pedronia etxaldean, egunpasa ederra egin genuen agroekologia eta musikaren bueltan. Bisita eta otordu ekologikoez gain, Maddi Oihenart eta Claudine Arhanceten ahaireekin gozatu genuen. Biba Xiberua! Biba etxalde agroekologikoak!

.

2024ko udako Baserriko Uzta, Urteaga Urkulegi etxaldean (Itsaso, Gipuzkoa).

Lagunarteko giro ederrean proiektua ezagutu, jakiak dastatu eta ‘Kantu bat gara’ kontzertuarekin gozatu dugu. Gainera, Agharas elkartekoek ere musika emanaldi hunkigarri bat eskaini dute, kulturartekotasunari hauspoa emanez. Agroekologiaren aldeko komunitatea indartzen goaz!

2023ko udazkeneko Baserriko Uzta,  Agerrea baserrian (Arbona, Lapurdi).

100 bat lagunek MICEren zuzeneko kontzertuarekin belarriak gozatu eta EHKOlektiboaren proiektua ezagutu zuten.

2023ko udako Baserriko Uzta, Biezko baserrian (Axpe, Bizkaia).

Uger talde bizkaitarrak gerturatutakoek buruak astintzea lortu zuen beraien musikarekin. Oihanek eta Anerrek egitarau oparoa prestatu zuten bere lagunentzat: baserriari bisita, bakarrizketa saioa Joana Ocaña eta Garazi Magunagoitiaren eskutik, Sendabelarren Destilazio tailerra eta Astoturfer musika taldearen kontzertua. Egunaren kronika grafikoa Gorka Belasko marrazkilariaren esku egon zen.

2022ko udazkeneko Baserriko Uzta, Oihanartia etxaldea (Ibarla, Baxe Nafarroa).

100 lagun inguru bertaratu ziren urriaren 8an Jean Marie Irigoyen eta Mirentxu Iriarteren Oihanartia etxaldera, Baxe Nafarroko Ibarla herrian. Bertaratutakoek Xendarineko Ahizpen zuzeneko kontzertuarekin belarriak gozatu zituzten eta ondoren EHKOlektiboaren produktu ezberdinez osatutako menua dastatu zuten.

2022ko udaberriko Baserriko Uzta Jauregi etxaldea (Aniz, Nafarroa).

Udaberriko uzta gogotsu ospatu zen apirilaren 2022ko 2an Baztango Aniz herrian. Pettik bazkal ordura arte eman zuen bere emanaldia Jauregia etxaldeko jangela gisa prestatutako lastotegian.