Agroekologia

Euskal Herrian
agroekologia lantzen

Azken hamarkadetako elikadura ekoizpena mundu mailako industriarik boteretsuenetako bat bihurtu da; ingurumena eta Ama Lurrari zor zaizkion ardura eta errespetuari erreparatzen ez dion industria, alegia.

Laborantza eredu biziki kutsakorra bultzatu dute gobernuek, eta emaitzak ez dira politak izaten ari: lur agortua, berotegi efektua, kimikoz beteriko urak, familia etxalde ia akabatuak, osasun publikoaren okertzea, etab…. Panorama honen aurrean aterabide konkretu bat jalgitzen ari da azken hamarkada hauetan laborantzaren sabeletik: Agroekologia. Kontzeptuak berrikuntza eta betiko jakinduria uztartzen ditu, eta ekologia laborantzaren erdigunean kokatzen du.

2007-2008 urteetan, Euskal Herriko hainbat laborari ekoizpen ekologikoaren etorkizunaren inguruan hausnartzen hasi ginen: “betiko” nekazaritza ekologiko txikia bio-industriak irentsiko ote zuen (iraultza berdeak egin zuen antzera gure lurraldeko nekazari txikiarekin) lurraldeak nekazaritza ulertzeko modua desagertu arte.

Geroztik, Euskal Herriko bio-nekazariak, Agroekologiaren eredua definitu eta identifikatzeko lanetan gabiltza. Agroekologia ez da helmuga bat; bidea bera da, komunitate bizien eta lur emankorraren arteko harreman orekatua berreraikitzeko. Agroekologia ez da soilik nola ekoizten dugun, baizik eta nola bizi nahi dugun. Garrantzitsuena hortaz Agroekologiaren faroa jomuga hartuta etxaldeen (eta beraiekin jendartea) etengabeko eraldaketa da.

Agroekologia

Etxaldeek agroekologiari egiten dioten ekarpenak

5

Etxaldeak lurraldera egokituta daude, lurrari lotuak eta naturarekin lan eginez.

5

Lan jarduerek irabazi asmotik haratagoko helburuak dituzte, eta ondare bio-kulturalaren zaintzale ere badira.

5

Belaunaldiz belaunaldi onduz joan den jakintza, tokiko laborari sarean transmititzen da, hainbat berrikuntza barneratuz.

5

Emakumeek ekoizpen proiektuetan betetzen dituzten rolak anitzak dira.

5

Nekazal jarduerari lotutako diru-laguntzekiko menpekotasun erlatiboa nabari da, nahiz eta etxaldeek hainbat onura ekologiko eta sozial bermatzen dituzten.

5

Salmenta bideak herritarren harreman sareetan oinarritzen dira, konpromisoaren bitartez funtzionatzen duen komunitate sarea da.

5

Etxaldearen iraunkortasuna tokiko elikadura sareak lurraldean errotzeko gaitasunaren baitan aurkitzen da.