Baserriko Uztaren udazkeneko edizioa martxan dugu EHKOlektiboan. Oraingoan, azaroaren 22an,
Nafarroa Garaiko erdialdean murgilduko gara, San Martin de Unxeko GUNEKO etxaldean agroekologia eta musika uztartzeko eguna izango dugu.
Bisita gidatuarekin hasiko dugu eguna, ondoren hamaiketako berezi bat dastatzeko aukera izango dugu eta kantaldiaren txanda etorriko da gero: INES OSINAGA musikariak emanaldi ederra eskainiko digu. Eguna borobiltzeko, mahaiaren bueltan elkartuko gara, jaki agroekologikoez gozatzeko!
Igor eta Mikel Olite anaiek oiloekin egiten dute lan. Olibondoak ere badituzte eta oilategitik hasita, dauden eraikin guztietan bioeraikuntzaren teknikak eta materialak erabili dituzte.
GUNEKOn sortu duten ekosistema gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.
Laster arte!




