ehko-logo-04

EKAINAK 14 V. TOPAKETAK- AGURAIN

EHKO V.TOPAKETAK 

 V.eme RENCONTRES 

V.ENCUENTROS EHKO

Capture d’écran 2013-05-27 à 13.10.20

Dakizuen moduan, pasaden ekainaren 14ean Aguraingo Udaletxean, EHKOren V. Topaketak ospatu genituen. Eguraldi eguzkitsua zelarik, jendearen parte hartzea txikiagoa izango zenaren susmoa genuen baina azkenik, 50 pertsona inguru bildu ginen.

Topaketen gonbidapenean aurreratzen genuen bezala, bilkuraren lehen zatian, azken hilabeteetan aurrera eraman diren lan taldeen emaitzak ezagutzera eman ziren. (Ikusi taula; Lan taldeen emaitzak )( Ikusi; V. Topaketak aurkezpena)

Lan talde bakoitzaren behar edo ezaugarri bereziez gain, talde guztiek behar aman komun batzuek agertu dituzte, eta nagusiki 3 direla esan dezakegu:

  • Gizartearekiko sentsibilizazioa eta komunikazioa: ekologikoa, bertakoa, etxaldekoa, artisaua, herri eta landa guneen garapena, …
  • Proiektu kolektiboak lantzea
  • Sarea eraikitzea: elkar ezagutzea

Normala den bezala, hasierako zati honetan ez zen eztabaida handirik sortu. Lan taldeei buruzko xehetasun batzuk eskatu ziren, baina orokorrean egindako lanaren azalpen bat eman zen.

V. topaketak aurkezpenak V.Topaketen aurkezpena EUSK. (pdf)

Presentacion V. Encuentros portada V. Encuentros presentación CAST. (pdf)

Taula lan taldeak sintesiaTaula: Lan taldeen sintesia EUSK. (pdf)

Presentación grupos trabajoTabla: Síntesis grupos de trabajo CAST. (pdf)

Lehen zatiaren ostean, atseden txiki bat egin genuen, kafea, tea eta Haristizabal baserriko gaileta goxoekin.

Bigarren zatian, gaur egun gure inguruan eta Europa mailako beste talde edo kolektiboek erabiltzen dituzten identifikazio bideetatik habiatuta, EHKOrentzat aztertu diren aukerak aurkeztu ziren. (Ikusi; Identifikazio aukerak taula)

Hiru bide proposatzen dira; mugimendu bat, sinadura bat, edo marka kolektibo bat. Eztabaida sortzeko eta jendearen iritzia entzuteko, bi galdera nagusi pausatu ziren:

– Zigilu bat beharrezkoa al dugu EHKOn?

– Eta estruktura juridiko bat?

IMGP4199    IMGP4208

Identifikazio taula EuskTaula: Identifikazio aukerak EUSK (pdf)

Posibilidades de identificación Tabla:Posibilidades de identificación CAST. (pdf)

Bertaratu zen jendearen parte hartzea oso ona izan zela esan behar dugu. Jende desberdinak parte hartu zuen eta, bata bestearen errespetuarekin, eztabaida atsegina izan zen.

Topaketa hauek ez zuten helburu erabakiak hartzea, baina bai identifikazioaren inguruan 3 bideak proposatzea, urtearen amaieran hartu beharreko erabakiak lantzen hastea  eta jendearen iritzia entzutea. Helburu hauek, ondo bete zirela esan dezakegu.

Nahiz eta ez ziren erabaki handiak hartu, eztabaida horretatik atera ditugun ondorioak hauek dira:

  • Kanpotik datozenetatik eta industrialetatik desberdintzeko beharra berretsi da. Horretarako tresna efiziente bat bilatu behar dugu, baina baliabide gehiegirik gabe.
  • Egiteko molde industrial eta arruntetatik aldendu, komunikazio eta estruktura mailan.
  • Kanpo komunikazio lantzeko beharra.
  • Urratsez urrats joan, zigiluari lehentasunik eman gabe, kolektiboak lan eta indarra hartzen doan heinean, zigiluaren beharra erabaki.

Udararen ostean, identifikazio gaia elkarteekin, eta lan taldeekin serioskiago landuko dugu. Datorren topaketak abenduan ospatuko dira, Xiberuan!!

Jarrai dezagun elkarrekin lanean!!

ORTUTIK AHORAko kideek prestatutako bazkari goxo batekin amaitu ziren topaketak. Aguraingo Santa Maria plazako estalpeetan egin genuen, eta oso giro atseginaz gozatu genuen.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!!

Hemen duzue ORTUTIK AHORAri buruzko informazio gehiago:

ORTUTIK AHORA 1