Agroekologia herritarrok eta baserritarrok, elkarrekin egin behar dugun bidea dela uste dugu EHKOlektiboan. Bat egiten duzue gurekin?
EHKO Etxalde sarea osatzen duten etxaldeak bisitatuko ditugu eta bertan zuek ere parte hartzea nahiko genuke.
Etxalde bisitak, gure kolektiboko baserriak eta laborariak ezagutzeko aukera bikaina dira. Konfiantza giroan kolektiboki adostu ditugun irizpideak eta beharrezko neurriak birpasatzen ditugu, elkarrekin agroekologiaren bidean aurrera egiteko.
Etxalde Bisitak egiteko Berme Sistema Parte-hartzailea erabiltzen dugu, hona hemen BSPari buruko informazio gehiago: https://youtu.be/vMfQyAEb5Fo Bisitetan, etxaldeko laborariez gain, beste laborari batek eta herritar batek edo bik hartzen dute parte. Gainera, dinamizatzaileok ere hor izango gaituzue bisita bideratzen laguntzeko.
Nafarroako etxaldeekin hasiko dugu kanpaina eta ondoren gainerakoak zehazten joango gara. ANIMA ZAITEZ!


