ehko-logo-04

Zer da Baserriko Uzta?

Baserria, laborantza ekologikoa eta musika uztartzen dituen ekimena da. Urtaro bakoitzean, EHKO etxalde baten ateak eta musikari baten doinu kutxa zabalduko ditugu. Hala, bien bizibidea, nola, egunerokoa ezagutzeaz gain, beraien uztaz gozatzeko.

Zertarako?

a. Efimero eta iheskorra den jendarte digital bizkor honetan, hezur haragizko ekimen ukigarriak maite ditugulako. Komunitatea, benetako sarea, sortu eta indartu nahi dugulako

b. Elkartzea balio bezala. Bazterreko diren diziplinek, eragiteko, elkartu behar dutela iruditzen zaigulako. Laborantzaren mundua eta euskal musikarena bazterreko arloak dira

c. Kalea eta landaren arteko lotunea bihurtu nahi dugulako ekimena. Inoiz gutxitan elkar ukitzen duten bi munduen arteko zubia izatea da xedeetako bat.

d. Esperientzia aberasgarri bat sortzea da gure xedea. Aberasgarria guretzat eta hurbiltzen den edonorentzat

e. Ekintza sozial eta komunikatibo honen bidez protagonista den baserria, bertako laborarien bizitza eta orokorrean EHKOlektiboaren lana maila lokalean zein Euskal Herri mailan ezagutzera ematea

Nork, nola?

Baserriko Uzta, EHKOkolektiboaren eta  Paperezko Kontzertuen elkarlanetik sortu zen 2017ko Udazkenean. Azken batean, proiektua ezinegon berberek batu gintuztelako sortu zen: euskal kultura bultzatzeko gogoak, elkartzeko gogoak eta komunitatea indartzeko gogoak.

2017 ko udazkenekoa izan zen jasotzen lehen uzta, oparoa oso, Antzuolako Pikunietan eta Anariren parte hartzearekin, Gipuzkoan. Eta geroztik Euskal Herriko txoko ugari bisitatu ditugu: Orduña, Arbona, Oibar, Anuzita, Pagola eta Eibar. Lurraldetasuna, ekoizpen arloaren txandaketak eta musikarien estilo eta generoaren aniztasuna balore garrantzitsuak dira ekimena osatzeko.

Esperientzia

Zertan datza Baserriko Uzta ekimenak? Bada, goiz bateko esperientzia da Baserriko Uzta ekimena. Bakarrik, lagunekin, zein, familiarekin egiteko esperientzia eder bat. Hiru zatitan banatua.

1) Baserriari bisita: Baserritarrak bere burua aurkeztu eta etxaldea erakutsiko du, bere ogibidea azaldu eta ekoizten dituen produktuak -uzta- erakutsiz, zein, dastatuz, hamaiketakoa

2) Ibilbideak amaiera izango du kontzertua egingo den espazioan. Ukuilu, ezkatze, zein, soro, bertan jesarri eta kontzertuari ekingo zaio.

3) Azkenik, tokiko lehengai ekologikoekin egindako otorduaz gozatuko da